«Presioaz», Josu Larrea
Josu Larrea Elorriaga
BINKE / 2017ko abendua
Presioaz
A. Irizarrek Berrian «Presioa» izenburupean: «…presioa (…) gaztelaniaz bizitzeko (…) Bada indarrik, inork aipatu nahi ez duena, euskararekiko atxikimendua barregarri utzi nahi duena, eta etiketatzen duena, jokabideak aldarazteraino».
19an, katalanarekiko erasoak Europan aztertu, eta euskarari egindako potoloen bila, hiru gogoan: Tuterako umea nagusiagoek joa, goardia zibilaren ukabilkada ausartari eta Arteako Mango dendatik kaleratua, bezeroa atenditu ondoren.
23an, hurbiltasuna lelodun Santa Lucian, Durangon, bezeroagaz telefonoz espainolez egiteko eskatu eta, euskeraz jarraituta, langile barria kaleratu. Bestelako aitzakiaz, buruek elkarri leporatu ardura eta lankide euskaldunak ixilik.
Presio aipatu ezina, 2017an be, aurreiritzi, idatzi bako arau eta zigor artean, euskaraz bizi ez gaitezen.
Ardura ez zurea, ezta neurea be, baina biok arduratzekoa bai. Ardura Jaurlaritzarena, baina euskaldunon bizi baldintza duinak legez bermatu arte, gakoa karteran, mihin puntan, pantailan,… Euskaraz eskatu, exijitu, dirua inori emotean kontuan izan edota adierazi, euskerari lekua geuk egin ezean, ez deutsolako inork emongo. Prezioaz gain, beitu daigun presioarena be.