Ramon Rubial eta Ganguren kaleak trafikoari itxita egongo dira goizez

Argazkia: Google Maps.

JIT Housing enpresak bihar hasiko ditu etxebizitza industrializatuen eraikuntza lanak Ganguren kalean eta hilabete batez luzatuko dira, abenduaren 19ra arte. Epe horretan, Ganguren eta Ramon Rubial kaleetan trafiko mozketak eta aparkatzeko murrizketak izango dira.

Ganguren kalean eraikiko dituen etxebizitza industrializatuen lanak bihar, azaroak 14, hasiko ditu JIT Housing enpresak eta hilabete batez luzatuko dira, abenduaren 19ra bitarte.

Epe horretan, Ganguren eta Ramon Rubial kaleetan trafiko mozketak eta aparkatzeko murrizketak izango dira, makineria instalatzeko beharrezkoa den espazioa eta izango diren kamioien joan etorriak direla eta.

Zehazki, lanen eragina jasango duen zatia Ramon Rubial kalearen sarreratik hasi eta Ganguren kaleko 7. zenbakiraino heltzen dena izango da. Kale horretako sarbidea itxita egongo da abenduaren 19ra arte, astelehenetik barikura, 07:30etik 15:00etara. Era berean, ezin izango da aparkatu zirkulazioaren norabideko eskuineko aparkaleku lerro osoan.

Udalak jakinarazi duenez, Bizkai kaleko 92, 94 eta 96. zenbakietako bizilagunei ordea, pasabidea baimenduko zaie. Horretarako, seinale emaileak egongo dira ibilgailuen pasabide txandakatua koordinatzeko, muntaketa lanen faseen arabera.

Beraz, «herritarren joan etorriak ahalik eta gehien errazteko, gunea behar bezala babestu eta seinaleztatuko da». Era berean, zentral pneumatikotik ateratzen diren hondakinen kudeaketa egokia aurreikusi dute, zerbitzuaren etendurak saihesteko.

Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskatu ditu prozesu honetan zehar: «Planifikazioa ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko egina izan da eta kale horretan trafiko txikia dagoela kontuan hartu da, baita horrelako jarduerek beti eragozpenak sor ditzaketela ere».

situs togel

situs toto