BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Ricardo Asua: «Obsesino larregi dago Michelin, Repsol eta antzeko sariak lortzean»

Ricardo Asua: «Obsesino larregi dago Michelin, Repsol eta antzeko sariak lortzean»

Galdakao
2022-06-17
509
0

Ricardo Asua, Aretxondo jatetxearen jabea
BINKE / 2022ko ekaina

«Asko erreparatzen deutsagu bezeroak platerean jan barik uzten deutsanari»

Ricardo Asua Jaio
1965, Galdakao

Txikitatik ezagutu izan du ostalaritza Ricardo Asua galdakoztarrak, Andra Mari jatetxearekin lehenengo eta Aretxondoren sorkuntzarekin geroago. Eta gaur egun, orain 10 urtetik hona, azken jatetxe honen jabea da emaztearekin eta arrebarekin batera, behin gurasoek merezitako erretiroa hartuta.

ARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria
TESTUA: Jon Gomez Garai

Ostalaritza galdakoztarrean instituzioa da Aretxondo jatetxea, eta berarekin batera Asua Jaio familia. Honen oinordeko dugu Ricardo Asua, orain hamar urte gurasoen lekukoa hartu eta galdakoztarrentzat zein kanpoko askorentzat ezaguna den jatetxearen arduradun dena. Jatetxean elkartu gara berarekin, berarekin ostalaritzaren egoeraz, jatetxearen nondik norakoez eta ezkontzez berba egiteko, besteak beste.

Zelan daramatzazu Tripadvisor eta antzeko plataformetako iritziak? Egia esan, min gehiago egiten dabe, on baino. Iritzi gehienak onak badira be, nahikoa da bakar bat txarra izatea jendeak hori kontuan hartu eta gure beharra pikutara bidaltzeko. Eta txar bat dagoan bakotxean saiatzen gara pentsatzen zergaitik izango ete dan, nor izan zan, zer pasatu zan…

Indar gehiegi doa horretan? Batzuetan akaso bai, baina guk albo batera egin behar dogu, eta gure eguneroko beharra ahalik eta ondoen egiten jarri indarrak. Lehen gainera aurpegira esaten zan esan beharrekoa, eta horri hobeto erantzun ahal izaten zeuntsan momentuan, baina orain dana egiten da mobiletik, eta indarrak horretan galtzen badozuz zoratu egin zaitekez.

Eta Michelin izarrek, Repsol eguzkiek… asko arduratzen zaituzte? Repsoleko eguzki bategaz 20 urtetik gora daroaguz, eta pozik! Baina gu lehia horretatik kanpo gagoz. Obsesino lar dago horretan, eta bere lana horretara eskaintzen dabenak badagoz, baina guk gure egunerokoa zaintzeko filosofia daukagu Aretxondon.

Zein da Aretxondora datorren bezero mota? Profil ezberdinak daukaguz, baina batez be eguneroko langileak, jubilatuak eta egun berezi zein asteburuetan kartara datozen lagunak, familiak eta taldeak. Bizkai osotik etortzen jakuz, baina baita atzerritik be.

Etengabe berritzen egotera behartuta zaudete? Bai, eta askotan gura barik, burua beti daukazulako bueltaka… Asko erreparatzen deutsagu bezeroek esaten deuskuenari, platerean jan barik uzten dabenari… Askotan garbitzaileek eurek be esaten deuskue zeinek funtzionatzen dauan eta zeinek ez!

Horretarako bilerarik egiten duzue? Bai, zelan ez. Bilerak egiten doguz astero, zer barria jarri, zer aldatu, kendu… Eta horretan ez bakarrik sukaldari eta zerbitzariak, garbitzaileak be ekipoaren parte ezinbesteko dira!

Zelan bermatu sukaldaritza modernoaren eta tradizionalaren arteko oreka? Lehenengo, eskaini gura dozuna buruan argi izanda… eta ostean bide hori ondo zehaztuta. Guk, esaterako, gastronomia tradizionala egiten dogu baina gure erara «bueltatxu» moderno bat emonda.

Buelta asko ematen ez dituztenak zerbitzariak dira, asko betikoak direlako, eta baita hemen erretiroa hartutakoak… Bai, zorionez lan-talde ona daukagu, eta batzuek bizi osoa gugaz egin dabe, gaztetxotatik hemen hasita, hazita eta erretiroa hemen hartuta.

Eta zelan bermatu daiteke langileen egonkortasun hori? Ahalik eta esparru gehienetan baldintza onak jarrita. Baina gero eta zailagoa da hori, dana ez dalako soldatara mugatzen gaur egun eta inork ez daualako asteburuetan lanik egin gura. Baina hori ez ostalaritzan bakarrik, medikuak be badagoz euren baldintzakaz kexatzen diranak… Kanpotik etorritako pertsonen gero eta behar handiagoa izango dogu sektore guztietan.

Ogibide «esklaboa» izango da zerbitzarientzat, baina baita jatetxeetako jabeentzat ere, ezta? Jende gutxik ikusten dau hori. Baina hau zabalik dagoan guztietan egon behar dogu guk be hemen. Eta zortea daukagu geuk, familiakoak garala eta emaztea ez badago neu nago, edo arreba… beti egongo da nonor, baina egon, egon behar dozu.

Askok uste dute hemen bizi zaretela, baina horrela da? Ez, lehen gurasoak bertan bizi ziran, baina orain hamar urte jatetxearen ardura hartu genduanean emazteak eta biok erabaki genduan bertan bizita ez genduala sekula deskonektatuko. Azken batean, zure bizitokia eta beharlekua leku berean egotea… Elexalden bertan bizi gara, Aretxondotik hurbil eta telefonoa zein ordenadorea beti gainean, baina bertan ez gara bizi.

Noizko baserria da Aretxondo? Aitek eta osabeak 1987an hasi ebezan lanak, eta 89an inauguratu. Aspaldikoa emoten badau be, ez da hain zaharra!

Handia sikeran bada, eta honen mantenua ez da erraza izango… Ez horixe! Batez be ez dalako bakarrik eraikinaren beraren mantenu-lana eta gastua, inguru guztia ondo jagota izaten saiatzen garalako: arbolak, lorak, hesiak, belarrak, harria… eta horrek eguneroko beharra emoten dau. Gauza bat ez bada, beste bat egongo da egiteko.

Egin dezagun atzera: zelan hasi zen proiektu hau? Bikote asko eta asko Galdakon ezkontzen ziran, udaletxean, Santa Mariako parrokian edo Elexaldeko elizan, esaterako. Eta ostean bazkaltzera askok Andra Mari jatetxera joan gura izaten eben. Baina ehun gonbidatutik gorako ezkontza asko egoten ziran lehen, eta Andra Marik ez dauka horrenbesteko lekurik. Horregaitik amak, aitek, osabeak eta izekoak beste jatetxe handiago bat zabaltzea erabaki eben. Holan ba, izekoa eta osabea Andra Marigaz arduratu ziran eta gure gurasoak Aretxondogaz.

Eta gurasoen ostean, zergatik hartu zenuen zuk lekukoa? Ba, anai-arraben artean nagusiena nazelako esango neuke, ez dakit! (barreka) Gaztetatik bizi izan dot hau, eta kanpoko inor baino, zer hoberik etxeko batek ardura hartzea baino. Holan ba, Robertok —lehengusuek— Andra Mari hartu eban eta nik Aretxondo.

Zenbat zor diozu gurasoei? Dana. Eurek dana eginda, esku-eskura jarri euskuen. Gure ardura bakarra eurek hasitakoa eta transmitidu deuskuen filosofia mantentzea eta hobetzen saiatzea baino ez da. Tira, eta orain azken erantzukizuna gurea dala.

Zein izan da zure ibilbide honetan, bizitako unerik goxoena? Momentu on asko dagoz, eta ni momentu txikerrakaz geratzen naz, esaterako, bikote bat ezkontzaren ostean eskertzera datorrenean… batzuek opariak be egiten deuskuez! Ez daukie beharrik, baina egiten dabe, eta horrek asko betetzen dau.

Eta unerik gogorrena? Duda barik, aite joan jakunean. Ez zan bakarrik gure aite; Aretxondoren aite zan, berak sortu eban, berak hazi… eta hemen joan zan. Beragaz Aretxondoren parte inportante bat joan zan.

Kontu goxoetara bueltatuz: ezkontzak aipatu dituzu, bertan ezkontzea erabakitzen duen bikoteek zergatik aukeratzen dute Aretxondo? Normalean erreferentzia bitartez etortzen dira, bertan beste ezkontzaren batean egon diralako, lagunek esan deutsielako… Ezkontza bateko gonbidatuen artean esaten da «ezkontza batetik beste bat irteten dana», ezta? Baina guretzako be holan da: ezkontza on batetik beste bat etorko jatzu, seguru. Eta holan izan daitela! (irribarretsu)

Ezkontzarik gabe, bideragarria al da neurri honetako jatetxe bat? Ezkontzak jatetxe batentzako zutabe garrantzitsua dira, bai, baina guretzako sikeran ez dira hil ala biziko kontu bat. Gure beharrik inportanteena eguneroko menuetan eta asteburuetako kartan dago.

Gero eta alergia edo intolerantzia gehiago dago, zelan moldatzen zarete? Gero eta gatxagoa da gai hori, bai… eta buruko min handiak emoten dauz! Baina ondo egin behar dogu, ez dago besterik. Horretarako ondo aztertzen dogu zer jango dauan bakotxak eta zer ezin dauan jan, plater bakotxaren osagaiak zeintzuk diran… Orain gutxi, kasurako, talde bakarrean zortzi alergia diferente izan genduzan! Gero eta alergia gehiago dagoz, gero eta arraroagoak gainera! (barreka)

Zer eskaintzen dizue Galdakaok? Asko! Gure bezero ohikoena galdakoztarra da. Gehiago esango neuke, uste dot galdakoztarrek badaukiela pertenentzia-sentimendua Aretxondogaz, eta askorentzako «euren herriko jatetxea» da. Asko zor deutsagu herriari eta galdakoztarrei.

Eta zelakoa da Andra Mari jatetxearekin duzuen harremana? «Pikerik» badago? Inondik inora be. Lehen esan deutsudan moduan, han lehengusua dago. Eta gehiago esango deutsut: ia egunero egiten dogu berba jatetxeen inguruan! Daukaguzan iritziak, sentimenduak, proiektuak… alkarregaz konpartitzen doguz. Erabaki asko be, alkarregaz hartzen doguz, ezin dogulako ahaztu enpresa bera garala.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

EGITARAUA | Galdakaoko Elkarlaguntza Astea ekainaren 20tik ...

Hurrengo albistea

Ikasturteko lau mural berriak amaitu dituzte

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Pako Revueltas: «Aktoreak ‘gezurlariak’ gara, ez gezurtiak»

    2017-01-20
    Binke
  • Taldeka

    Usansolo Racing: «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean»

    2018-10-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Endika Zinkunegi: «Jolas, joko eta kirolek ume eta gazteen garapenean duten eragina aztertu gura dugu»

    2018-04-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Haizea Cerrada: «Deiak hirukoiztu egin zaizkigu, pazientzia mesedez»

    2020-03-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aitor Zelaia: «Autokonplazentzia handia daukagu hezkuntza sisteman»

    2021-10-24
    Binke
  • Berton inde

    Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre (Sinun): «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria»

    2020-09-28
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...