Guzur Aretxa Kultur Elkarte galdakoztarrak 40. urteurrena bete du eta hau ospatzeko jaialdia antolatu du urriaren 31 eta azaroaren 1ean. Besteak beste, Samantha Hudsonen ikuskizuna, monologoak eta heri bazkaria eskainiko dituzte.
Aurten 40 urte bete dira Guzur Aretxa Kultur Elkarte galdakoztarra jaio zenetik eta hau ospatzeko helburuz, jaialdia antolatu du elkarteak hilaren amaierarako.
Zehazki, musika, bazkaria eta monologoak batzen dituen egitaraua prestatu du urriaren 31 eta azaroaren 1erako. Hemen batu ditugu ekintza guztiak:
Urriak 31, barikua
19:00 Txupinazoa eta pregoia, Herriko Bentan
20:00 Azken barikua, Zamakoako bidegurutzean
21:00 Monologo ikuskizuna, Iturrondo plazan: ‘Despotorre’, Ane Lindane eta Rakel Torres
22:00 Dj Siwanaba
Azaroak 1, zapatua
10:00 Mendi ibilbidea Burdin Hesitik, udaletxetik abiatuta
11:00 Umeentzako puzgarriak, Iturrondo plazan
15:00 Herri bazkaria: Herriko Bentan salgai tiketak
20:00 Kontzertuak, Iturrondo plazan: Zaunka, MDMA eta Samantha Hudson