Begiradak
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.com
BINKE / 2019ko apirila
Begiradak
TESTUA: Nagore Ferreira Zamalloa
ARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa
Gerrea hur egoan, ate joka, eta 1936ko bagilaren 15ean sartu zan bete-betean gure herrira. Francoren tropak harro eta pozarren egozan, Galdakao lorpen handia zan, eta Bilbo hantxe bertan egoan.
Askorentzat euren bizitzako egunik gordinenak hasteko egozan. Nazionalak herrian sartu ziranean hasi zan errepresinoa, atxiloketak, jazarpena… Inuntziaga txaleta behin-behineko kartzela bihurtu eben. Gaur egungo Iturrondo plazea eta Juan Bautista Uriarte kalearen artean egoan Inuntziaga. Hara eroan ebezan atxilotuak, ostean sailkatu eta kartzeletara eroateko; batzuk epaiketa izango eben, eta beste batzuk zuzenean fusilatu ebezan.
Ia ez dakigu ezer erretratuotako personetaz, asko Galdakaokoak izango dira, herritarrak, eta beste batzuk azkenengo momentura arte burrukan egin eben batailoietako gudari eta milizianoak.
Begirada esanguratsuak dira, batzuk zuzenean begiratzen deutsie argazkilari frankistearen objektiboari, amorruz, beste batzuk begirada apalduta daukie… Nongoak izango ete dira? Zer jazo zan eurekaz?
Euretako baten bat ezagutzen badozu, idatzi egiguzu: galdakaogogora@gmail.com