Duela astebete amaitu ziren aurtengo Santakurtzak eta jaietan antolatutako hainbat ekintzatan izan zen BINKE, 30 bideotxo argitaratzeko. Ikusi bideo guztiak hemen!
Pasa den domekan, irailak 21, amaitu ziren aurtengo Santakurtzak eta honen aurretik, hainbat eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan zuten galdakoztarrek hamar egunetan zehar.
Guztira 150 ekintza inguru izan ziren jaietan eta BINKE hauetako hainbatetan izan zen, saio bakoitzaren ondoren gutxi gora behera minutu bateko laburpen bideotxo bat argitaratzeko gure sare sozial guztietan (Telegram, Twitter, Facebook, Instagram, Tik Tok eta Youtube).
Besteak beste, kuadrila desfilea eta txupinazoa, Kuadrila Txapelketako zenbait proba, ikuskizunak eta kontzertuak batu ditugu bideoetan. Ikusi bideo guztiak hemen!