Sara Diaz, munduko petanka txapeldunordea

Argazkia: BINKEri bidalitakoa

Pasa den astean Emakumezkoen Munduko Petanka Txapelketa lehiatu zen Frantzian, doitasun tiro kategorian, eta Sara Diaz galdakoztarra bertan izan zen. Kirolaria txapeldunorde izan zen eta zilarrezko domina lortu zuen.

Frantziako Daouai herriak Emakumezkoen Munduko Petanka Txapelketa hartu zuen pasa den astean eta bertan izan zen Sara Diaz galdakoztarra.

Doitasun tiro kategorian arrakasta lortzen jarraitzen du gazteak eta oraingoan txapeldunorde izan zen Frantzian.

Turkiako Yagmur Tosunen kontra irabazi zuen finalaurrekoan  26-25 baina finalean ordea, ez zuen Tailandiako Kantaros Choochouay garaitzea lortu. Emaitza 26-28 izan zen txapeldunaren alde.