Saskibaloi 3×3 txapelketa antolatuko du Ibaizabalek bihar, Urretan

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Freepik

Ibaizabal Saskibaloi Taldeak 3×3 saskibaloi txapelketa antolatuko du bihar, ekainak 21, Urretan. Premini, mini, infantil, kadete eta junior-senior kategoriatan jokatuko da eta izen-ematea zabalik dago.

Saskibaloiaz, musikaz eta giro bikainaz beteriko egun batez gozatzeko aukera eskainiko du Ibaizabal Saskibaloi Taldeak zapatuan, ekainak 21. Urreta kiroldegian eta eskolan 3×3 txapelketa antolatuko du, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Txapelketan lehiatzeko izen-ematea zabalik dago eta 3 eta 5 jokalari bitarteko taldeak eratuko dira. Premini, mini eta infantilek 10:00etan hasiko dituzte partidak eta kadete eta junior-senior taldeek aldiz, 16:00etan.

Antolakuntzatik adierazi dutenez, zozketak izango dira ere egunean zehar.