Sei bertsolarik hartuko dute parte Bizkaiko Txapelketako Galdakaoko saioan

Argazkia: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Zapatuan, urriak 11, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko saioetako bat hartuko du Galdakaok. Bertan sei bertsolarik hartuko dute parte eta hemen batu dugu parte-hartzaileen zerrenda.

Irailaren 28an hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta lehenengo fasean bost saio lehiatuko dira, hauetako bat Galdakaon. Zapatuan, urriak 11, izango da Torrezabal Kultur Etxean izango da, 17:00etan, eta sarrerak eskuragai daude honezkero.

Guztira sei bertsolari arituko dira Galdakaon Begoñe Olabarria Astobizak aurkeztutako gaiei erantzunez kantatzen, lau emakumezko eta bi gizonezko:

· Araitz Katarain

· Asier Galarza

· Bittor Altube

· Enare Muniategi

· Irune Basagoiti

· Paule Ixiar Loizaga

Galdakaoko saioaren irabazlea Barakaldoko finalaurrekoan arituko da, eta besteek puntuazioaren zain egon beharko dute.