Basoa tabernak The Uski’s talde ezagunaren kontzertua hartuko du zapatuan, urriak 4, 21:00etatik aurrera. The Smoke Dealers taldea ere arituko da.
Urtean zehar hainbat kontzertu antolatzen ditu Elexaldeko igerilekuetan kokatuta dagoen Basoa tabernak eta asteburu honetan ere musikaz gozatzeko aukera eskainiko du.
Zapatuan, urriak 4, The Uski’s talde ezagunak kontzertua eskainiko du Basoan, 21:00etatik aurrera.
Busturialdeko taldearekin batera The Smoke Dealers arituko da eta bertsioak eskainiko ditu.