Toño González (Auzoak): «Proiektu ausarta eta fidagarria ordezkatzen dut»
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon bederatzi alderdi aurkeztuko dira eta kanpainan murgilduta daude honezkero, herritarrei haien programa azaltzeko ekitaldiak antolatzen. Alderdi bakoitzaren zerrendaburua hobeto ezagutzeko helburuz, galdera batzuk labur erantzuteko gonbitea egin die Binkek alkategai guztiei. Oraingoan Toño González Auzoak plataformako alkategaiaren txanda izan da.
Zein balorazio egiten duzu azken legegintzaldiaz? Oso positiboa eta itxaropentsua, udal politikaren agertokia zabaldu dugulako, gure udalaren kudeaketan bizilagunen ikuspegia txertatuz, sigla politikorik eta Galdakaotik kanpo ezarritako bide-orririk gabe. Erabakiak Galdakaon hartu dira Galdakaoren onurarako, eta hori asko nabaritu da.
Zeintzuk izango dira zuen ildoak urteetarako? Gure lana argia izan da eta hortik jarraituko dugu. Gure ardatzak zerbitzu publikoen eraginkortasuna, modernizazioa eta hurbiltasuna dira. Gure printzipioak, herritarren parte-hartzea eta Galdakaotik eta Galdakaorentzat erabakiak hartzea.
Zergatik aurkeztu zara alkate izateko? Betidanik parte hartu dut elkarte-mugimenduetan, nire auzoa eta ingurunea hobetzeko eta guztion onerako lan egiteko. Esperientzia hori udal politikan erabiltzeko garaia da.ori.
Zergatik eman behar dizute botoa herritarrek? Proiektu ausarta eta fidagarria ordezkatzen dut, irekia eta gardena, udal politika publikoak kudeatzeko gai garela erakutsi duena. Baina, batez ere, Galdakaoko herritarren interesa bilatzen dugu.