Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko urria
Urrirantz, gure baserri batzuetako aspaldiko ekintza bat txakolina egitea zan. Horretarako mahasduiak behar dira. Lehenago, mahasduiak txikiak ziran, etxerako lain txakolin egiteko edo jateko. Mahats-ardoa lortzeko, besterik ezean, oinekaz zapaltzen zan baina dolaredunak prentsatu egiten eban mahatsa zein sagarra, txakolina eta sagardoa lortzeko. «Txakolin» izenaren jatorriari buruz, hipotesi bat baino gehiago dago, baina nire ustez, «etxerako lain» multzo fonikoaren laburpenetik dator «txakolin» izena fonetika-lege batzuk bitarteko. Lehenagoko txakolinak garratzak eta gitxi landuak ziran eta lortzeko metodoa be garaian garaikoa. Urteak joan ahala, mahasduietatik hasita, asko aurreratu eta ondu da emaitza. Ganera, etxerako lain ezeze, komertzializatu egin da, gurean zein erbestean eta prezioak be alazo gareztitu jakuz. Modan dago gaur ardo zuriaren ordez txakolina eskatzea txikiteoan. Txakolin hitza, abesti eta dantzara be zabaldu da, R.M. de Azkuek jasoa. Galdakaoko Andra Mari taldeak sarri dantzatu deusku txakolindantza palu bi gurutzerata jarrita. «Txakolin, txakolin, txakolin eta txuzpin/txakolin, txakolin, txakolinak on egin». Hala bedi!