Bilboko Azkuna Zentroko zuzendari berria da Txomin Olabarri galdakoztarra. Ekainean hartu zuen kargua, Fernando Perezen ordez.
Bilboko Azkuna zentroak abenduan jakinarazi zuen Fernando Perez ordura arteko zuzendariak kargua uztea erabaki zuela eta zentroaren Administrazio Kontseiluak ekainean aukeratu zuen zuzendari berria.
Txomin Olabarri galdakoztarra izan zen hautatua, «prestakuntzari, gaitasunari eta esperientzia pertsonalari buruzko irizpide objektiboen» arabera.
Olabarri Bilbon jaio zen 1976an, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da EHUn. Halaber, Bizkaia Arenako zuzendari izan da 2010etik.