Txulalai haur musika taldeak kontzertua eskainiko du Usansolon

Argazkia: Txulalai.

Martxoaren 27an Usansolotik igaroko den 24. Korrikarako motorrak berotzeko, egitarau zabala antolatu dute herrian. Bihar esaterako, Txulalai haur musika taldeak kontzertua eskainiko du Unkina plazan.

Atharratzetik Bilbora antolatuko da Korrikaren 24. edizioa, martxoaren 19tik 29ra, eta 2.175 kilometro izango ditu guztira. Tartean, Euskal Herriko hainbat txoko igaroko ditu eta Usansolon hilaren 27an izango da, BINKEk jaso zuen moduan.

Egun horren aurretik, zenbait ekintza antolatuko dituzte Usansolon euskararen aldeko ekimenaren harira eta bihar esaterako, kontzertua eskainiko du Txulalai haur musika taldeak.

Unkina plazan izango da 18:00etan, eta horren aurretik umeentzako eskulanak eskainiko dituzte.

situs togel

situs toto