Udal kirol instalazioetako langileen baldintzak hobetuko ditu Galdakaok

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak udal kirol instalazioetan zerbitzua ematen duten langileen baldintza ekonomikoak hobetzea ahalbidetuko duen akordioa erraztu du. Zehazki, langile bakoitzak urtean 5.600 euro gordin gehiago jasoko ditu.

Galdakaoko Udalak udal kirol instalazioetan zerbitzua ematen duten langileen baldintza ekonomikoak hobetzea ahalbidetuko duen akordioa erraztu du. Udal kirol zerbitzuen kudeaketaz arduratzen den enpresa Guedan da gaur egun, eta Udalaren bitartekaritzari eta hartutako konpromiso ekonomikoari esker langileek soldata igoera izango dute.

Lortutako akordioaren ondorioz, langile bakoitzak urtean 5.600 euro gordin gehiago jasoko ditu. Neurria posible izango da «Udalak egindako ahalegin ekonomikoari esker; izan ere, urtean 450.000 euro inguru bideratuko ditu langileen soldatak hobetzeko». Horrela, «euren eguneroko lana eta udal kirol instalazioen funtzionamendu egokian duten ekarpena aitortzen dira, ordainsari baldintza bidezkoagoak bermatuz».

Kirol instalazioetan ari diren langileen ordezkaritza udaletxean izan da Iñigo Arriandiaga Hernando alkatearekin eta Asier Korta Ibarra Kirol zinegotziarekin. Gustura eta eskertuta agertu dira langileak.

Erabaki honek «Udalak zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langile guztien ongizatearekin duen konpromisoa erakusten du, udalekoak zein kanpokoak izan, eta herritarrei eskaintzen zaizkien kirol zerbitzuen kalitatea indartzen du».

situs togel

situs toto