Usansoloko Udalak Unkina kiroldegiko estalkia konpontzeko lanak laster hasiko ditu. Horretarako, 12.970 euroko dirulaguntza jasoko du.
Pixkanaka-pixkanaka, herriko zerbitzuak hobetzeko lanak egiten ari da Usansoloko Udala, eta oraingoan Unkina kiroldegiko estalkia konponduko duela iragarri du.
Konponketa lanetarako 12.970 euroko dirulaguntza jasoko du Udalak, otsailaren 17ko 1067/2026 Foru Aginduaren arabera.
Lanak «laster» hasiko direla jakinarazi du Udalak.




