Urreta kiroldegiko suak detektatzeko zentrala matxuratu da eta aldatu beharra dago. Horren ondorioz, kiroldegia itxita egongo da gaurtik eguenera bitarte.
Urreta Kiroldegia itxita egongo da gaur, bihar eta etzi. Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, suteak detektatzeko zentrala matxuratu da eta aldatu beharra dago.
«Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, kiroldegia itxita egongo da zentral berria martxan izan bitartean», adierazi du Udalak.
Aldatze lanak eginda, kiroldegia ostiralean normaltasunez irekiko dela espero du baina bestelako gora-beherarik balego, Udalak jakinaraziko luke.
Galdakaoko Udalak «zinez sentitzen ditu matxurak eragindako kalteak eta ahalik eta arinen konpontzeko lanean jardungo du».




