Urreta Taekwondo Taldeak hamar domina lortu zituen Bizkaiko II. Kopan

Argazkia: Urreta Tk.

Bizkaiko II. Kopa hartu zuen zapatuan Santurtzik, eta bertan hartu zuen parte Urreta Taekwondo Taldeak. Galdakoztarrek hamar domina lortu zituzten, eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda.

Zapatuan 500 kirolari baino gehiago batu ziren Santurtzin, Teknika eta Borroka Bizkaiko II. Kopan. Urreta Taekwondo Taldea ere bertan izan zen, eta guztira hamar domina lortu zituzten talde galdakoztarreko kideek.

Teknikari dagokionez, Oier Palmak urrezko domina lortu zuen, Peio Fernandezek eta Nahia Gonzalezek zilarrezkoak, eta Lander Hernandezek, Udane Morenok, Ivan Gallardok, Ivan eta Laia Hernandezek brontzezkoak, azken bi horiek bikoteka. Julen Nieto eta Maren Aierdi aldiz, 5. aldiz izan ziren.

Borroka modalitatean aldiz, brontzezko dominak irabazi zituzten Iker Gonzálezek eta Lander Hernandezek.

situs togel

situs toto