Urreta Taekwondo Taldeak sei domina irabazi zituen Euskadiko Poomsae Txapelketan

Argazkia: Urreta Taekwondo Taldea.

Zapatuan Euskadiko Poomsae Txapelketa lehiatu zen Bilbon eta bertan sei domina irabazi zituen Urreta Taekwondo Taldeak. Irabazleen zerrenda ezagutu albiste honetan.

Bilboko Bizkaia Arena frontoiak Euskadiko Poomsae Txapelketa hartu zuen zapatuan, urtarrilak 10, eta bertan ehunka kirolari batu ziren.

Urreta Taekwondo Taldeko zenbait kide izan ziren txapelketan, eta arrakasta handia izan zuten: guztira sei domina lortu zituzten.

Itxaso Hernandezek eta Esther Pomarrek urrezko domina irabazi zuen eta Laia Hernandezek eta Irati Gonzalezek brontzezkoa lortu zuten bi modalitatetan: banakakoa eta binakakoa, Ivan Galllardo eta Hodei Hueterekin batera.

Izaskun Velezek aldiz, 6. postua eskuratu zuen eta debuta egin zuten Enara de Santiago eta Lucía Da Silva 5. eta 6. postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

situs togel

situs toto