Urreta Taekwondo Taldeak Avileseko X. Irekian parte hartu zuen azaroaren 15ean eta bertan zortzi domina eskuratu zituen. Ondoko albistean batu dugu irabazleen zerrenda.
Denboraldiko lehen txapelketan parte hartu zuten Urreta Taekwondo Taldeko poomsae modalitateko kideek azaroaren 15ean.
Avileseko X. Irekian lehiatu zuten eta bertan zortzi domina lortu zituen talde galdakoztarrak: urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzezeko lau.
Hauek izan ziren irabazleak modalitate bakoitzean:
Banaka
Itxaso Hernandez: urrezkoa
Udane Moreno: zilarrezkoa
Nahia González eta Lander Hernandez: brontzezkoa
Bikoteka
Ivan Gallardo eta Laia Hernandez: brontzezkoa
Hodei Huete eta Irati Gonzalez: brontzezkoa
Hirukoteka
Udane Moreno, Nahia González eta Maren Aierdi: urrezkoa
Peio Fernández, Oier Palma eta Lander Hernández: urrezkoa




