Usansolo Herria plataformak Galdakaoko udal-hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usansolo Herria
Usansoloko Udala eratzeko hauteskundeak ezin izango dituzte egin aurtengo maiatzean eta honen ondorioz Galdakaoko udal-hauteskundeetara aurkeztuko da Usansolo Herria plataforma. Barikuan egin zuen hautetsien zerrenda ezagutzera emateko ekitaldia, Unkina plazan.
Usansoloko segregazio prozesua aurrera doa. Eguenean, maiatzak 4, eratu zen Usansoloko kudeaketa batzordea, Binkek jaso zuen moduan. Batzorde honek Udalaren funtzioak beteko ditu, izan ere, Espainiaren oniritziz udalerri izan arte ezin izango baitira Usansolon udal-hauteskundeak antolatu.
Hain zuzen, Usansolon bozkatu ezin dutenez, Galdakaoko udal-hauteskundeetara berriz aurkeztuko dela iragarri zuen Usansolo Herria plataformak duele aste batzuk. Iñaki Urgoiti izango da taldearen alkategaia eta harekin batera izango dira lehen postuetan Unai Etxezarraga, Leire Arana, Maria Angeles Barañano eta Igor Amarika.
Hemen batu dugu zerrenda osoa, publikoki maiatzaren 5ean herriko plazan aurkeztu zutena:
1. Iñaki Urgoiti Llano.
2. Unai Etxezarraga Gomez.
3. Leire Arana Ojanguren.
4. Maria Angeles Barañano Ruiz.
5. Igor Amarika Ibarrondo.
6. Irune Linaza Oruetaetxebarria.
7. Nekane Atxitia Santos.
8. Jose Maria Anza Martinez.
9. Eneritz Arrese Aguirrezabala.
10. Diego Ortega Gozalo.
11. Izortze Legarreta Larrea.
12. Beñat Aurrekoetxea Sagarminaga.
13. Maria Caridad Bujan Vila.
14. Unatx Estrada Ereño.
15. Maria Isabel Gonzalez Iza.
16. Nerea Urgoiti Galarza.
17. Alvaro Ruiz Vadillo.
18. Susana Maguregui Gainza.
19. Juan Agustin Etxezarraga Inchaurza.
20. Eladia Gonzalez Marcos.
21. Ziortza Unamunzaga Uriarte.
Usansolo Herria 2011n aurkeztu zen lehen aldiz udal-hauteskundeetara Usansoloren segregazioa aurrera eramateko proiektuarekin eta ordutik udalbatzan bi ordezkari mantentzea lortu du beti. Gaur egun Udal Gobernuaren parte dira, 2019an EAJk hauteskundeak irabazi arren EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria eta Podemos taldeak koalizioa sortzeko akordio batera heldu eta gero.