Usansoloko Dendari Sareak logoa estreinatu du

Izena eta logoa estreinatu ditu iazko azaroan jaio zen Usansoloko Dendari Sareak. Gazte usansolotarrei zuzendutako lehiaketa baten bitartez aukeratu dituzte.

Iazko azaroan jaio zen Usansoloko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea, «hurbileko merkataritza-eredu iraunkorra eta etorkizunekoa eraikitzeko indarrak batzeko helburuz».

Pasa den zapatutik ordea, izen berria du: Usansoloko Dendari Sarea. Gazteei zuzendutako lehiaketa baten bitartez aukeratu dute, eta Oihane Parada izan da irabazlea.

Izenarekin batera, Paradak proposatutako logoa estreinatu du ere elkarteak. Irudi freskoa eta xumea da, Diego Dominguez presidenteak BINKEri azaldu dionez.

«Irabazleaz gain, aipatzekoa da ere hamar urteko gaztetxo bat aurkeztu dela lehiaketara eta bigarren postua lortu duela, hain gaztea izanda. Sari-banaketako ekitaldian esan nuen bezala,  lehiaketa ez du pertsona batek bakarrik irabazi, denok irabazi dugu komunitatea eginez, eta berriz ere islatuz Usansoloko merkataritza existitzen dela eta gazteak belaunaldi aldaketa direla», nabarmendu du Dominguezek.

situs togel

situs toto