Usansoloko kaleak ilusioz beteko dituzte gaur Errege Magoek

Argazkia: Peio Zamalloa.

Ohi dutenez, geldialdia egingo dute Errege Magoek gaur Usansolon. Kabalgata 19:00etan hasiko da tren geltokian eta herritik buelta eman ondoren, Ander Deuna elizan jaso dituzte umeen gutunak Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek.

Gabonetako egun berezienetako bat da gaur, umeentzat batez ere. Errege Magoek geldialdiak egingo dituzte hainbat eta hainbat herritan eta Usansolon ere izango dira.

Zehazki, Usansolon 19:00etatik aurrera izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, kabalgata ordu horretan hasiko baita tren geltokian.

Elizan bertan izango da Gazteberri Kultur Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatu ohi duen kabalgataren amaiera, eta han bertan umeei harrera egingo diete Errege Magoek.


situs togel

situs toto