Usansoloko udaletxea izango den eraikina egokitzeko lanak otsailean hasiko dira

Argazkia: Google Maps.

Usansoloko Udalak Arlo Baltza plazako 3-4 zenbakiko lokalak erosi zituen udaletxea han kokatzeko. Otsailean hasiko dira lokal horiek egokitzeko lanak, eta Pertxin Bidea kaleko 7. eta 9. arteko zatia aldi baterako okupatu egingo dute.

Arlo Baltza Plaza eta Pertxin Bidea arteko eraikuntzan dauden lokal batzuk erosi zituen Usansoloko Udalak duela hilabete batzuk, eta bertan kokatuko du udaletxea, BINKEk jaso zuen moduan.

Horretarako lokalak egokitu behar dira eta obrak otsailean hasiko dira. Udalak jakinarazi duenez, Pertxin Bidea kaleko bide publikoa aldi baterako okupatu beharko da obrekin, eta otsailaren 3rako seinaleztatutako plazek ibilgailurik gabe egon beharko dute.

«Barkamena eskatzen dizugu eragozpenengatik, eta eskerrik asko zure laguntzagatik», adierazi du Udalak.

situs togel

situs toto