Victor Diez futbolari ohi galdakoztarra omenduko dute Jerezen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Galdakao Futbol Taldeko beteranoek bidalitakoak
Galdakao Futbol Taldeko beteranoak Jerezera bidaia egingo dute asteburuan eta hango taldean jokalari izandako Victor Diezi omenaldia egingo diote. Galdakoztarra oso ezaguna da herrian futbolagatik, eta baita ‘Victor’ izeneko taberna izan zuelako urte luzez Juan Bautista Uriarte kalean (gaur egungo Euskuba).
Urtero egin ohi duten moduan, Galdakao Futbol Taldeko beteranoek motxila hartu eta bidaia egingo dute klubaren parte izan den kide bati omenaldia egiteko asmoz. Pasa den urtean Sabadellen izan ziren, han entrenatzaile izandako Pedro Uribarri omenduz, BINKEk jaso zuen moduan.
Aurten Jerezera joango dira beteranoak hango taldearen kontra jokatzeko eta kasu honetan Xerez Futbol Taldean aritu zen Victor Diezi omenaldia egiteko.
Xerezen, Atlético Madrilen, Sevillan, eta Galdakao Futbol taldeetan jokatu zuen Diez galdakoztarrak, besteak beste. Futbolagatik ezaguna da galdakoztarra baina baita ‘Victor’ izeneko taberna izan zuelako urte luzez Juan Bautista Uriarte kalean (gaur egungo Euskuba).