Voxek udal-hauteskundeen kanpainako ekitaldia Galdakaon egitea eskatu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Voxek Bilbon egindako ekitaldiko irudia
Vox alderdiak udal-hauteskundeen kanpainako ekitaldia Galdakaon egitea eskatu du baina Bilbo Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak ukatu egin dio. Auzoak plataformari ere hiru ekitaldi ukatu dizkio eta Elkarrekin taldeari bat.
Bilbo Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak ezagutzera eman du alderdiek Galdakaon udal-hauteskundeen kanpainako ekitaldiak egiteko eskatutako datak eta tokiak. Zehazki, EAJ-PNV, EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria, Elkarrekin eta Vox taldeek eskatu dituzte.
Voxen kasuan, eskatu duen ekitaldi bakarra egitea ukatu dio Bilbo Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak, 76. artikulua aplikatuz.
Auzoak plataformak aldiz bost eskatu ditu guztira eta hiru ukatu dizkio batzordeak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean sartuta ez daudela argudiatuz.
Elkarrekin taldeari dagokionez, hamalau kanpaina ekitaldi egitea eskatu dute eta batzordeak bat ukatu du, 76. artikulua aplikatuz ere.
Beste alderdi guztiek egindako eskaerak baieztatu ditu Bilbo Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak.