Xabier eta Iker Zaita: «Usansolon eta inguruetan fosil asko aurkitu ditugu»

Argazkiak: Jon Gomez Garai.

Usansoloko Xabier Zaita eta bere seme Iker oso fosilzaleak dira, eta asko dira etxean bilduta dituzten fosilak. Horregatik, urte berriko hirugarren eta laugarren egunetan erakusketatxoa antolatuko dute herrian. 

Fosilzale amorratua da Xabier Zaita, eta mundu horretan murgildu zuen Iker, semea, horrek 6 urte zituenean.  «Barraskiloen oskolak batzen nituen hasieran, Burgosera eta beste hainbat lekutara egiten genituen txangoetan», azaldu dio Ikerrek BINKEri. «Nik txikitan fosilen bilduma nuen baina ahaztuta utzi nuen. Iker txikia zenean ordea, egun batean okurritu zitzaidan fosilen bila joan ahal ginela eta zenbait aurkitu genituen. Hortik aurrera txangoak egiten jarraitu genuen eta fosilak biltzen han eta hemen», adierazi du Xabierrek.

Bilduma ederra elkartzea lortu dute aita-semeek: «Ez dakigu zehazki esaten zenbat ditugun baina lau kutxa handitan gordeta ditugu etxean». Fosil gehienak haiek batutakoak dira, baina erositakoak ere dituzte: «Mota zehatz batzuk ezinezkoa da hemendik hurbil aurkitzea eta nonbaiten salgai ikusten baditugu, erosten ditugu». «Politak direnak edo informazio interesgarria ematen dutenak erosten ditugu normalean eta baita mota horretakorik bilduman oraindik ez dugunean», dio Ikerrek. Marokoko edo Estatu Batuetako fosilak dituzte, adibidez, Madrilgo edo Bartzelonako dendaren batean erositakoak, «hiri handietan denda gehiago daudelako».

Usansolotik hurbil aurkitutakoak. Familiarentzat interesgarrienak ordea, Usansolotik hurbil aurkitutakoak dira. «Usansolon ere aurkitu ditugu fosilak eta baita inguruko herrietan ere. Mandoian esaterako fosil nahikotxo aurkitu ditugu azkenaldian. Ingurumena oso interesgarria da gurean», nabarmendu dute.

Bilduma elkarbanatzeko erakusketa. Aurkitzen dituzten fosil gehienak lurrean botata egondakoak dira. «Garrantzitsua da azpimarratzea ez ditugula landareak, harriak edo ingurumeneko beste elementurik apurtzen fosilak hartzeko», nabarmendu du Xabierrek. «Fosilei esker naturarekiko dudan harremana hobetzen joan da eta nire klaseko lagun batzuk ere etortzen dira nirekin askotan ingurumenaz gozatu eta fosilen inguruan gehiago ikastera», azaldu du Ikerrek.

Lagunetaz gain, zaletasuna herri osoarekin elkarbanatzeko asmoa dute aita-semeek eta horretarako, haien bilduma ezagutzera emateko erakusketa antolatu dute urtarrilaren 3 eta 4rako, Usansoloko Oletxe 23 kaleko lokalean (loradendaren ondoan).  «Herritarrak eta ingurukoak animatzen ditugu etortzera. Interesgarria izango da eta txikientzako opari bat banatuko dugu», adierazi dute Xabierrek eta Ikerrek. •

situs togel

situs toto