Zabalik dago Aste Santuko kirol jardueretan izena emateko epea, Galdakaon

Argazkia: Freepik.

Izena eman daiteke jada Galdakaoko Udalak antolatzen dituen Aste Santuko kirol udalekuetan. Urreta kiroldegian eskainiko dira, bi txanda ezberdinetan.

Galdakaoko Udalak kirol udalekuak antolatuko ditu Aste Santuan aurten ere. Ekimena 2013 eta 2020 bitartean jaiotako gazteei zuzenduta dago, biak barne, eta horiek ingurune seguru eta estimulagarri batean ikasteko, jolasteko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.

Udalekuak Urreta kiroldegian egingo dira, bi astez jarraian. Martxoaren 30etik apirilaren 1era izango da lehen txanda, eta bigarrena aldiz, apirilaren 7tik 10era. 

Jardueren ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, baina familien kontziliazioa eta malgutasuna errazteko asmoz, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era zaintza zerbitzua egongo da. Horrela, haurrek «modu eroso eta seguruan» itxaroteko aukera izango dute.

Prezioak desberdinak dira astearen eta abonatua izatea edo ez izatearen arabera. Hala, lehen astean parte hartzeak 42 euroko kostua izango du abonatuentzat eta 50,40 euro abonatu ez direnentzat; bigarren astean, berriz, 56 eta 67,20 euro izango dira.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta martxoaren 29a izango da lehen astean apuntatzeko azken eguna, eta apirilaren 6a bigarrenerako. Abonatuek Udalaren webgunearen bidez egin dezakete izapidea eta abonatu ez direnek Urreta kiroldegiko harreran zuzenean.

Jarduera fisikoaz harago, «sormenerako, lankidetzarako eta dibertsio partekaturako espazioa eskaintzen dute udalekuek».

Horietan, «hazteko, ikasteko eta opor bereziak disfrutatzeko aukera izango dute umeek, mugitzen, jolasten eta euren adineko beste haurrekin erlazionatzen diren bitartean». Era berean, opor egun horietan gurasoen kontziliazioa errazteko helburua dute Aste Santuko kirol udalekuek. 
 

situs togel

situs toto