Aurten ere abenduaren 31n Gabon Zaharreko San Silvestre zirkuitua lehiatuko da Galdakaon. Duela hiru urte zabaldutako bideari jarraituta, kirolari paralinpikoek ere parte hartzeko aukera izango dute eta izena emateko epea zabalik dago.
Urte amaierarekin batera, munduko hainbat txokotan Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketa lehiatzen da, tartean Galdakaon. Aurten ere hitzordua antolatuko dute abenduaren 31n eta zabalik dago dagoeneko emateko epea webgune bitartez.
Izen ematea 10 euroren truke egin daiteke abenduaren 27ra arte. Halaber, lasterketa egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15 euroren truke.
Izena ematen duten lehen 600 pertsonek kamiseta berezia jasoko dute. Dortsalak eta txipak abenduaren 30ean jaso ahal izango dira frontoian, 18:00etatik 20:00etara, ordainagiria aurkeztuta. Haur lasterketan parte hartzeko izen ematea, berriz, abenduaren 30ean, asteartea, egin beharko da frontoian, ordutegi berean.
Honakoak izango dira lasterketen ordutegiak:
- 16:25: Infantila
- 16:35: Paralinpiko egokitua
- 16:45: Kadeteak, jubenilak eta gizonezkoen paralinpikoak
- 16:55: Kadeteak, jubenilak eta emakumezkoen paralinpikoak
- 17:10: Juniorrak eta beteranoak
- 17:35: Herrikoia
- 18:10: Emakumezkoen absolutua
- 18:35: Gizonezkoen absolutua




