Zabalik dago Usansolon euskara eta musika ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Argazkia: TrueCreatives

Usansoloko Udalak euskara eta musika ikasteko dirulaguntzak eskainiko ditu eta zabalik dago honezkero hauek eskatzeko epea. Urriaren 27ra bitarte egin daiteke.

Euskararen eta musikaren ikaskuntzarako dirulaguntzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak, 2024-2025 ikasturteari dagozkionak.

Hauek eskatzeko epea zabalik dago eta mi modutan egin daiteke: Txapelenan aurrez aurre edo udal webguneko ‘Tramiteak’ atalean. Bertan aurkituko dute herritarrek beharrezko informazio guztia: epeak, eskaera-eredua, aurkeztu beharreko agiriak, eta abar.

Eskabidea egiteko azken eguna urriaren 27a da.