Zinegoak jaialdiko zazpi lan ikusgai egongo dira Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Zinegoak
Zinegoak LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren zazpi lan ikusi ahal izango dira Torrezabal Kultur Etxean maiatzaren 9an eta 11n. Besteak beste, ‘Irrits’, ‘Arnasa’ eta ‘Ezohikoak’ film laburrak eskainiko dira Galdakaoko aretoan.
Zinegoak LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren barruan hainbat lan ikusi ahal izango dira Galdakaon. Zehazki, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dira maiatzaren 9an eta 11n.
Guztira, zazpi lan ikusi ahal izango dira Torrezabalen, eta hemen batu ditugu.
Maiatzak 9, martitzena
- ‘Irrits’, Maider Oleaga
- ‘Son’, Marta Nieto
- ‘Arnasa’, Raúl Barreras
- ‘Dating Internet Strangers’, Eduardo Wahhaftig
- ‘Ezohikoak’, Alejandra Bueno
- ‘Perpetua felicidad’, Isa Luengo eta Sofía Esteve
Maiatzak 11, eguena
- ‘Casa Susanna’, Sébastien Lifshitz
Dagoeneko erreferente bihurtu den Zinegoak jaialdia bera ekainaren 26tik uztailaren 1era bitarte ospatuko da Bilbon.