«Hipokritak», Ander Chamizo
Ander Chamizo Mendikote
BINKE / 2018ko otsaila
Hipokritak
Hipokritak esaten dudanean ez naiz bere burua Europa «Bakearen Nobela» izendatu duenaren hipokrisiari buruz ari. Ezta Afrika ustiatu eta mugak hilotzez osatutako harresiak eraikitzen duten Estatuen buruzagien inguruan ari.
Egoera hau ezagutzen duten herritarrez ari naiz, galdakoztarrez. Egoera jasanezina dela pentsatzen dutenez. Sistema aldatu nahi dutenei buruz, nahiz eta hainbat pribilegio edo printzipioz pribilegio gisa ikus daitezkeenak galtzeko prest dauden herritarrez ari naiz. Bai, hipokrita hutsak dira, sistemaren barruan daude, soldatapekoak. Kontraesanez josiak. Baina aizu! Zure burua beste talde batean ikusten baduzu, zure bizimodu-maila merezi duzula uste baduzu, ekonomiaren kudeaketa ondo egiten duten taldekoa. Atzerritik zurea dena kentzera datozela pentsatzen duenetarikoa, gizatasunean errotuta. Garapen iraunkorraren alde dagoena, garapena ezinbestekoa delako, garaipenaren alderdikoa. Demokrata bat, alegia. Talde hori aukeratzen baduzu… ba, badakizu.
Nire ustez, errealitatea ezagutzen dutenen artean bi talde desberditzen dira soilik, hipokritak edo nazkagarriak. Izan hipokrita iraultzaren bidean. «Jende gutxi, leku askotan, gauza txikiak egiten», Eduardo Galeano.