
AGINKE | Alkatearen seme jaioberriari opariak egin dizkiote
Iñigo Hernandok udalbatzak bere seme jaioberriari eskainitako opariak eskertu ditu: EAJk Guggenheim museorako familia txartela eskaini dio, UHk Umore Ona taldearen ekipazioa, PSEk Centro Extremeñon urtebetetze-jaiak ospatzeko bonoa eta Auzoakek Barik txartela pertsonalizatua.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!