BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Aitzol Altuna: «Erromatarren aurretik hemen euskararik berba egiten ez zala esatea astakeria hutsa da»

Aitzol Altuna: «Erromatarren aurretik hemen euskararik berba egiten ez zala esatea astakeria hutsa da»

Binke
2017-06-16
201
0

Aitzol Altuna, historialaria
BINKE / 2017ko ekaina

«Erromatarren aurretik hemen euskararik berba egiten ez zala esatea astakeria hutsa da»

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Gure historian arduratuta dabilen historialaria da Aitzol Altuna (Galdakao, 1971), eta baita gure hizkuntzaren jatorriaz ere. «Azken boladan euskararen inguruan esan diren egiak eta gezurrak» desberdintzen badakizki, eta azken horiek deuseztatu nahian dator liburu berri bat argitaratuta.

Datorren ekainaren 19an aurkeztuko du liburua (Galdakaon, Gandasegi ikastetxeko areto nagusian 19:00etan), baina lehenago Binkeren irakurleei aurrerapentxo bat eman gura izan die.

ETBko «Baskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra» dokumentalaren karira omen dator zure liburua. Zergatik? Berez 400 urte daukazan eta orain 100 urte historialari espainol eta bertakoen artean berpiztu zan hipotesi bategatik. Hipotesiak esaten dauana zera da: hasieran gaurko Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban ez zala euskaraz berbarik egiten. Zelta hizkuntza bat baino ez, eta V-VI. mendean etorri zirala baskoi euskaldunak kanpotik, Akitaniatik batzuen ustez eta gaurko Nafarroa Garaitik beste batzuen ustez.

Non dago horren arazoa? ETBk hipotesi zahar honi dokumental bat eskaintzea guztion diruagaz; Hemen lehen euskararik berba egiten ez zala hedatzen… Astakeria hutsa da! Eta horrek harritu ninduan. Horregatik, EiTBko zuzendari nagusiagaz eta dokumentalaren egilea dan Alberto Santanagaz batu ginan.

Zer gertatu zen bilera horretan? Santanak azkenean aitortu egin euskun ez ebala egia kontatu. Dokumentala ikusten badozu, bertan Santana eta bere lagun Joseba Abaitua bakarrik agertzen dira hipotesi honen alde, baina ez dabe lanik edo datu barririk eskaintzen hori holan zana demostratzeko.

Eta beraz, zer da zehazki irakurleari kontatu gura diozuna? Dokumentala aitzakia bat besterik ez da, erromatarrak etorri ziranean hizkuntzaren aldetik hemen zer aurkitu eben kontatzeko. Liburuaren bigarren zatian, Sartaldeko Erromatar Inperioa erortzean, euskaldunok gure burua zelan antolatu genduan azaltzen dot, gure lehen Estatua sortuz: Baskoniako dukerria, visigodo, franko edo musulmanei aurre eginez. Eta horri esker, euskarak bizirik dirau.

Non oinarritu zara aurrekoa baieztatzeko? Garai hartako gure historia frankoen, visigodoen eta musulmanen kroniketan agertzen da, zoritxarrez, euskaldunak ez gara gure historiaren idazle izan, gaur egun ere ez. Kronika hauetan, euskaldunak euren etsai inportanteak ginela esaten deuskue, inoiz ez euren menpekoak. Gaur egun kronika edo dokumentu hauek edonoren eskura dagoz, eta hainbat liburutan laburtuak, beraz, harrigarria da dokumentalean guzti honen barri ez emotea, espainol historiaren etnozentrismoa bakarrik agertzen dalarik.

Zure liburu berria irakurri aurretik, argitu dezagun oinarrizko zalantza bat: erromatarrak gurera etorri aurretik, euskaraz hitz egiten zen ala ez? Bai, zalantza gabe. Gero eta euskal berba gehiago doguz garaiko herri ezberdinen artean, barduloak, autrigoiak, baskoiak, auskoak, karietak, beroiak eta abar. ADN azterketek be argi esaten dabe, gaurko euskaldunak eta garai hartakoak jende bera garela, hau da, ez dela inor kanpotik etorri normala den immigrazioaz gain.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Iraia Goitia: «Emakumeok ardurazko kargu gutxiago ditugu ...

Hurrengo albistea

«Bozkatuko dut», Kepa Apellaniz

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Taldeka

    Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

    2018-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Sabin Bikandi: «Talibanenak be berrasmatu egiten dau gure tradizioa»

    2019-02-15
    Binke
  • Ostike!

    Bertan Behera: «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke»

    2020-09-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Javi Bravo: «Kirolari ahaztuak gara arbitroak, baina gu ere kirolariak gara»

    2021-12-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

    2022-10-24
    Galdakao
  • Ostike!

    Jaikiriki: «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?»

    2020-07-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu