Kepa Apellaniz Valle
BINKE / 2017ko uztaila

Bozkatuko dut

Azaroaren 5ean, Galdakon aukera izango dugu bozkatzeko. Ez da bozka arrunt bat gehiago izango, lehenengoz Euskal Herriaren etorkizunari buruz gure erabakia gauzatzeko aukera izango dugulako. Egun horretan, ni ere kalera irtengo naiz eta erabaki honetan parte hartuko dut.

Bozkatuko dut, erabakitzeko eskubidea gurea delako, herritar guztiena, eta eskubide demokratikoa denez, askatasun osoz nire bozka emango dut.

Bozkatuko dut, guri dagokigulako gure etorkizunari buruz erabakitzea, eta erabaki horretan bakoitzak nahi duena bozka dezakeelako, aldeko zein kontrako.

Bozkatuko dut, gurea den eskubide hori gauzatu eta aukera berdina bermatzen duen egoera berri baten alde egingo dudalako.

Bozkatuko dut, oraingo «verbocracia» egoeratik —hitz egin daiteke baina hori ezin da gauzatu— «benetako demokrazia» —hitz egin eta erabaki— egoerara pasatzea ahalbidetzeko.

Bozkatuko dut beste galdakoztarren moduan eta inork ez du galduko, denok irabaziko dugu, berdintasuna, demokrazia eta herriaren ahotsa gailenduz.

Bozkatuko dut Euskal Herriko etorkizuna modu demokratikoan erabaki nahi dudalako. Eta zuk, bozkatuko duzu?