Aginke! 

Ogia eta bizkotxoak egiteko txapelketa izango da jaietan | AGINKE!

2022-03-28
Bi urteren ostean, eta aurten Santakurtzak ospatuko direla jakinda, egitarauan berrikuntzak izango direla jakinarazi du Jai Batzordeak. Covidak eragindako konfinamenduek formakuntza handia eman dute. Horregatik, bizkotxo eta ogia egiteko txapelketak izango dira aurten egitarauan. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Bizikletak kargatzeko puntuak jarriko dira herrian |AGINKE!

2022-03-28
Arantziletik gora doazen bizikleta gehienak azkenaldian elektrikoak direla eta, Udalak bizikleta horien bateria kargatzeko puntuak jarriko ditu lehendik zeuden konponketa puntuen ondoan. Kargagailuez gain, aztertzen ari dira desodorante edo lurringailuak ere eskura uztea, basurde usaina etxeraino ez dadin iritsi. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Terrazak ez dira aparkatzeko zailtasunen errudun izan | AGINKE!

2022-03-28
Covid-a dela eta Galdakaoko Udalak hainbat hilabetez ostalaritzako terrazen handitzea amaitu ondoren, berriz bueltatu da dena normaltasunera, hau da, autoa aparkatzeko mila buelta ematen jarraitu behar dute erabiltzaileek baina orain jada ez dago errua terrazei leporatzeko aukerarik. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Mozoilokerrek abokatua izango du bere epaiketan | AGINKE!

2022-02-28
Azken urteotan beti errudun izatearekin ados ez dagoela azalduta, Inaueterietan protagonista izan ohi den Mozoilokerrek abokatua izango du eta epaiketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalean errekurritzeko nahia azaldu du. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Ostalaritza Eskola auzitara eramango du ikasle batek | AGINKE!

2022-02-28
Aurrekariak sortu ditu Laudioko langile ez-euskaldunak: Bengoetxeko Ostalaritza Eskolako ikasle batek zentroa auzitara eramango du kurtsoa gainditu eta Michelin izar bat lortu ahal izateko, bakailaoaren pil-pil saltsa egitea «sukaldaritzako bosgarren ikasgairik zailenak dela argudiatuz». AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Sorpresa linguistikoa azken berripaper abertzalean | AGINKE!

2022-02-17
Iturrondo plazan dagoen tabernara hainbat herritar gerturatu zen, duela aste batzuk etxean jasotako azken berripaper abertzalearen gaztelerazko bertsioa soilik jaso zutenaren sorpresaz. Euskaraz idatzitako albiste bakarra zegoela-eta, hainbat alderdikidek euskarazko bertsioa heltzear zegoela pentsatu zuen… gaur arte. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Aste Santua mendian galduta eman dute herritar askok | AGINKE!

2021-04-15
Itxiera perimetralak gure bazterrak ezagutzera eraman ditu galdakoztar eta usansolotar asko, eta lepo bete dira berriz gure mendiak oporraldian. Horrek pasarte xelebreren bat ere ekarri du: gazte kuadrila bat lehenengoz joan da mendira eta bi aste pasa ditu herrigunera iritsi jakin barik. Onik agertu dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

situs togel

situs toto