Aginke! 

Galdakaoko Dinamitak ikatza ere ekoitzi beharko du | AGINKE!

2020-10-21
Zuhatzuko lantegiak milioi tonako ikatza egiteko eskaria jaso du Olentzero S.L. izeneko enpresa baten bitartez eta bere jarduna aldatuko du datozen hileotan, bereziki Olentzerok Erregeei bidali nahi baitie ikatz kopuru on bat, baina ez Ekialde urrunekoei, hurbilagoko errege batzuei baizik. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Baldosak jartzeko orduan, mezu izkutua al dago? | AGINKE!

2020-10-21
NASAko ikerlarien txosten baten arabera, herrian hain normaltzat ditugun baldosen posizio okerrek zifratutako mezu izkutua dute. Brigadako langileek hainbat test psikotekniko pasa dituzte lengoaia menderatzeko. Ez dira apropos erratzen. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Antennan grabatu zen diska oparituko du Binkek urrian | AGINKE!

2020-09-28
Herriko euskalzaleen artean bultzada berri bat jasotzeko, eta zortzigarren orrialdeko zozketatik kanpo, Binkek opari bat emango dio irailetik aurrera Binkekide egiten den bazkide berriari. Oparia, herriko musika taldeen kantu bilduma bat izango da Antenna eraikuntzaren inaugurazioan egin zena. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Telepatiarik gabe, Somerako mus txapelketa ez da egingo | AGINKE!

2020-09-28
Mundu mailan hainbat kirol txapelketa bertan behera geratu diren bezala, Galdakaon ere Somerako Nazioarteko Mus Txapelketa ezin izango da ospatu, musukoarekin karten seinuak bikote artean pasatu ezin direlako. Hala ere, Ointxearteko jabeak telepatia ikastaroak antolatu gura ditu kosta ala kosta. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Perretxiko erakusketak nobedadeak ekarriko ditu | AGINKE!

2020-09-28
Urrian Kurtzeko plaza udazken lorez betetzen duen perretxiko erakusketak berrikuntzak aurkeztuko ditu aurten: Peña Santacruzek lanperna, onddo eta bestelako perretxikoak erakusteaz gain, inguruko basoetan aurkitutako txakurren kakak eta jendeak botatako musukoak ere erakutsiko ditu. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Santakurtzetan barraketako megafonia jarriko dute | AGINKE!

2020-07-18
Galdakaoko Santakurtzen hutsunea herritarrek nabaritu ez dezaten, Udalak Mugaburu kalean bozgorailuak jarriko ditu eta arratsaldeko 19:00etatik 23:00etara, egunero eta bolumen handian, Bingoaren soinua jarriko da, baita autotxokeetan musika itxurako kanta hezigarriak ere. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Binkeko batzordekideek uda Arantzazun pasako dute | AGINKE!

2020-07-18
Ikusita uda honetan oso urrun joan ezin izango direla, Binkeko batzordekideek Arantzazun pasako dute uda, Pello Zabala eta gainontzeko frantziskotarrekin. Ia horrela, datorren udarako eguraldia bermatu eta fundamentuzko eduki gehiago argitaratzeko inspirazioa lortzen duten bertan. Badute beharra! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Usargoitin teleferikoa jarriko dute auzokideek, botearekin | AGINKE!

2020-07-18
Azken aldian protagonismo askotxo hartu dute Aperribaiko igogailuek. Inbidiaz-edo, eta udaletxean dirulaguntzak eskatzeko beharrik ez dutenez, Usargoitiko bizilagunek botea jarriko dute anbulategitik euren auzora igo eta jaitsiko den teleferiko bat martxan jarri ahal izateko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

«Nonfron» edo «putikrioa» berriro martxan jarriko da | AGINKE!

2020-06-17
«Nonfron» edo «putikrioa» berriro martxan jarriko da Facebookeko Kontuke taldean sortutako mugimendu bati esker eta gazteak txamietatik aterako dituen esperantzaz, 90. hamarkadan nerabeen artean hain ezagun egin zen alkoholik gabeko diskoteka —haiseran «putikrio» eta ostean «nonfron» izenez ezaguna— berriz ere martxan jarriko da. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Aukeren Azoka berezia martxan jarriko du Udalak | AGINKE!

2020-06-17
Aukeren Azoka berezia martxan jarriko du Udalak Aurten Aukeren Azoka egingo da, eta bertan konfinamendu garaian soberan gelditutako arrabolak, txakurrak eta bizkotxoen moldeak deskontu paregabearekin eskainiko dira. Horretaz gain, Udalak «Pazientzi bonoak» ere jarriko ditu eskuragai, horren faltan geratu diren gurasoentzat. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki tabernak | AGINKE!

2020-06-17
Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki tabernak Konfinamendu garaian taberna irekita izateagatik Ikus Tokik jaso zuen zigorraren ostean, ez du isunik ordaindu beharko, eta horren ordez ikasturte berrian matematika edo biologia bezalako irakasgaietan errefortzua behar duten ikasleak hartuko ditu, Ikus Toki izatetik Ikas Toki izatera pasata. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Santakurtzak ere Binke Artistikoan ospatu beharko dira | AGINKE!

2020-05-21
Santakurtzak ere Binke Artistikoan ospatu beharko dira Udako jai asko bertan behera gelditu direla danok dakigu, Usansoloko maiatzekoak barne, baina azken orduko albistea da agian Santakurtzak ere bertan behera geldituko direna. Horregatik, Udalak Binkeri proposatu dio iraileko jaiak herriko artistekin oinarritu eta Koarentena Artistikoaren bitartez egitea. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

situs togel

situs toto