Aktualitatea 

ARGAZKIAK | Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak

2022-04-04
EuskaraBINKE / 2022ko apirila Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022 Binkek publikatu zuen bezala, aurtengo Korrika ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira asteburuan zehar Galdakaon eta Usansolon. Hona hemen egun hauetako argazkiak! Aurtengo Korrika Galdakaotik pasatu zen eguenetik bariku arteko goizaldean, eta eguaztenean igaroko da Usansolotik, baina horrez gain, Korrika Kulturalean beste ekintza asko antolatu ziren aurreko astean gure herrietan. Eguenean, martxoak 31, Someran herria girotzeko triki-poteoa antolatu zuen Zizpak gauean zehar, eta Gangureneko kideek mendi irteera antolatu zuten Korrika heldu aurretik. Barikuan, apirilak 1, Gurasolagunek prestatutako tailerra egin zen Gandasegiko arkupeetan eta

Zabalea kalea norabide bakarrekoa bihurtzen ari dira, aparkalekuak sortzeko

2022-04-04
LanakBINKE / 2022ko apirila Zabalea kalea norabide bakarrekoa bihurtzen ari dira, aparkalekuak sortzeko TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Ertzain-etxearen aurretik igaro den errepidea norabide bakarrekoa izango da behin astelehenean hasitako lanak amaituta, eta beraz, Zabalganeko biribilgunera ezin izango da kale honetatik sartu. Lan hauekin, Udalak 30 aparkaleku berri sortzea aurreikusten du. Santa Maria parrokiaren albotik eta ertzain-etxearen aurretik igaro den errepidea norabide bakarrekoa bilakatzen ari dira egunotan, Zabalea kalean astelehen honetan hasitako lanekin. Modu honetan, Galdakaoko Udalak ibilgailuentzako 30 aparkaleku berri sortzea aurreikusten du Zabalea kaleko 3 eta 15 zenbakien artean, gaur egun bi norabidekoa den zati hori norabide bakarreko bihurtuta.

Ainhoa Cantalapiedrak Telecincoren Supervivientes reality-an hartuko du parte

2022-04-04
TelebistaBINKE / 2022ko apirila Ainhoa Cantalapiedrak Telecincoren Supervivientes reality-an hartuko du parte TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: David de Haro Operación Triunfo Espainiako telebistako lehiaketa 2002an irabazi zuen abeslari galdakoztarra, Ainhoa Cantalapiedra, Telecinco kateko Supervivientes saioan arituko da lehiakide. Baina, zer dakigu azken boladan bere inguruan? Ainhoa Cantalapiedra abeslari galdakoztarrak Espainiako Supervivientes saioan parte hartuko duela konfirmatu zuen domekan, apirilak 3, Telecinco telebista-kateak. Honduraseko irla batean hainbat famaturen elkarbizitzatik ateratako irudiekin, probekin eta elkarrizketekin osatutako telebista-saioa da Supervivientes, reality edo lehiaketa formatukoa. Supervivientes saioaren denboraldi berria laster hasiko da, eta denboraldi berriko hirugarren lehiakidea nor izango den iragan domekan eman zuen jakitera Telecinco

Bizkaiko uraren pribatizazioari buruzko dokumentala eskainiko da Torrezabalen

2022-04-04
EkologismoaBINKE / 2022ko apirila Bizkaiko uraren pribatizazioari buruzko dokumentala eskainiko da Torrezabalen TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIA: Ricardo Gamazaren sareetatik Erakunde publikoak, enpresak eta multinazionalen arteko «sare antolatua» azaleratzen du Ricardo Gamaza ikerketa kazetariaren Monopolia dokumentalak. Bihar ikusgai izango da, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean. Ondoren, eztabaidarako tartea izango da dokumentalaren egileekin. Sarrera librea da. Lurralde osoan kontrol politiko eta ekonomikoa izateko ahaleginean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak enpresa pribatuekin «uraren monopolioa sortzeko» prozesua salatzen du Monopolia dokumentalak. Ricardo Gamaza kazetariak zuzendu eta Ecoperiodismo talde independienteak ekoitzi du lana. Besteak beste, Iratxe Arriola Eako alkatea eta Busturialdeko Ur Partzuergoko lehendakari ohiak, David Hoyos

Iñaki Ibargarairen omenezko pilota partidak antolatu ditu Adiskidek

2022-04-04
KirolaBINKE / 2022ko apirila Iñaki Ibargarairen omenezko pilota partidak antolatu ditu Adiskidek TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Baiko Pilotako sareak Iñaki Ibargarai, Adiskide Pilota Elkarteko kide garrantzitsua izan zena, otsailean zendu zen. Omenaldia egiteko, pilota partidak antolatu dituzte elkartekoek Galdakaon, Oinatz Bengoetxea protagonista nagusia dela. Maiatzaren 20an, barikua, 19:00etan Adiskidek pilota partidak antolatu ditu Iñaki Ibargarai zenaren omenez, non Bengoetxea VI.a profesional ohia izango den protagonista nagusi. Aurretik, 17:30ean, umeen partida bat eta gaztetxoen beste bat egongo dira eta ekitaldian zehar zozketa ezberdinak egingo dira. Nagusien bi partida antolatu dira 19:00etan, lehenengoa Gorostiaga galdakoztarra eta Arroita Adiskideko kidea, Ariznabarreta eta Sainz

Ospitaletik kanpo dago atzo Zamakoako sutean kaltetutako bizilaguna

2022-04-04
EzbeharraBINKE / 2022ko apirila Ospitaletik kanpo dago atzo Zamakoako sutean kaltetutako bizilaguna TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa eta sareetatik jasotakoak Sutea piztu zen atzo arratsaldean Zamakoa kaleko 27-29 zenbakien arteko garajeko trasteleku batean, eta bolo-bolo ibili ziren sareetatik ezbeharraren argazkiak. Horietariko irudi batzuk Aitzol Zamalloak ateratakoekin batera batu ditugu hemen. Jabea ospitalera eraman zuten, baina onik dagoela jakin du Binkek. Zamakoa kale galdakoztarraren 27-29 zenbakien arteko garajean sua piztu zen atzo arratsaldean, -1 solairuko trasteleku batean. Ezbehar honen inguruko irudiak berehala zabaldu ziren sareetan, eta okerrena, erretako ondasunaren jabea ospitalera eraman behar izan zutena —kea arnastu baitzuen—. Baina onik dago eta

ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon

2022-04-02
Eraso sexistakBINKE / 2022ko apirila Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Pasa den astean antolatutako prentsaurrekoan azken aldian gertatutako ustezko eraso sexistak salatu zituen Galdakaoko hainbat eragilek. Horren harira, dozenaka pertsona elkartu dira gaur. Pasa den astean, Galdakaoko mugimendu feministak herriko hainbat eragilerekin batera, azkenaldian eman diren ustezko eraso sexistak salatzeko prentsaurrekoa antolatu zuen, eta horiek gaitzesteko manifestazioa deitu zuten. Gaur 13:00ean antolatu da manifestazioa Kurtzeko plazatik hasita «erasorik ez erantzunik gabe» lemapean, eta hemen batu ditu Binkek Aitzol Zamalloa argazkilariak bidalitakoak: Albiste honekin lotuta…

ARGAZKIAK | Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan

2022-04-01
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan ARGAZKIAK: AEKTESTUA: Erredakzioa Galdakaoko kilometroetako lekuko guztien argazkiak bidali dizkigu AEK-k, furgonetatik bertatik ateratakoak! Zure burua ikusi duzu? Ezagunik ziur baietz! Puntual iritsi da Korrika Galdakaora bart goizaldean. Dozenaka lagun batzuk Etxebarritik etorri dira N634 errepidea zeharkatuta korrika, Aperribaien sartzeko. Aperribaien dozena bat lagun izan ditu, eta Bengoetxe zein Urretara bidean ehunka lagun batzen joan zaizkio ibilbide galdakoztarrean zehar, goizaldeko hirurak aldera Kortederratik Zornotzarako bidea hartu duen arte. Hemen batu ditugu Galdakaoko kilometro guztietako lekukoak iruditan. Eta zuk, aurkitu duzu zure burua bertan? Sufrimendu pixka bat ageri da jendearen aurpegietan —normala,

Komunitateko arazoak konpontzeko bitartekaritza eskainiko du Udalak

2022-03-31
Udal-zerbitzu berriaBINKE / 2022ko martxoa Komunitateko arazoak konpontzeko bitartekaritza eskainiko du Udalak TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Binke Auzokideen artean suertatu daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko, edota espazio publikoaren erabileran egon daitezkeen jarrera desegokietan esku-hartzeko, esaterako, doako bitartekaritza zerbitzua jarri du abian Galdakaoko Udalak. Zer egin laguntza hau behar izanez gero? Ohikoak dira espazio publikoaren erabilera desegokiari lotutako zein auzokideen arteko eztabaidei lotutako konfrontazioak gurean. Horregatik, aurretik familiei eskaintzeko Galdakaoko Udalak duen bitartekaritza zerbitzuari, komunitateko arazoak modu baketsuan konpontzeko zerbitzua ere gehituko zaio orain. Udalaren esanetan, «elkarbizitza hobetzen laguntzea helburu» duen zerbitzu honek, kasu mota askotan izango du esku-hartzea, arazo horretan inplikatutakoek hala eskatzen

Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon

2022-03-30
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Binkeren artxibotik Gaur hasiko da 22. Korrika Amurrion, 16:30ean, eta bihar —tira, gaurko goizaldean bertan— igaroko da Galdakaotik. Hemen batu ditu Binkek ibilbidea, kilometro bakoitzean lekukoa eramango duten taldeak eta aldaketen toki zehatzak. Orain dela bi aste Binkek argitaratu zuen bezala, 2022ko Korrika apirilaren 1ean pasatuko da Galdakaotik —Etxebarritik etorriko da eta Zornotzarantza joango da— eta apirilaren 6an Usansolotik —Bediatik etorriko da eta Larrabetzurantza joango—. Gaur ekingo dio Korrikak ibilbideari Amurriotik hasita, 16:30ean, eta bihar —gaurko goizaldean bertan— helduko da Galdakaora 02:20ak aldera. Aperribaitik sartuko da

Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8

2022-03-30
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8 TESTUA: Jon Gomez GaraiGRAFIKOAK: Naia Bergaretxe Sarria Gatazka beliko bat gertatuko balitz Espainia eta beste herrialde baten artean, espainiar lurraldearen inbasioarekin, Espainiaren alde borrokatzeko prest egongo zinateke? Espainiar estatuko probintzien emaitzak kaleratu zituen gaur astebete Electomaniak, aurreko galderari erantzunez. Baina zeintzuk dira Galdakaoko emaitzak? Eta zeintzuk Bizkaiko herri guztietakoak? Binkek Galdakaoko eta Bizkaiko herri guztietako datuak batu ditu hemen, grafikoz lagunduta. Ukrainaren inbasioak oinarri asko jarri ditu zalantzan. Errusiak ukrainarren aurkako gerra hasi zuenetik asko izan dira Ukrainako armadara batu diren herritarrak, bere herrialdea defendatzeko asmoz. Askok

Haurren Kontseilua osatu da lehenengoz Galdakaon

2022-03-30
PolitikaBINKE / 2022ko martxoa Haurren Kontseilua osatu da lehenengoz Galdakaon, gazteen parte-hartzea sustatzeko TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Galdakaok Haurren Kontseilua du lehenbiziko aldiz, 25 ikaslez osatutako Udalaren organo berria. Hilean behin batuko dira Kontseiluko kideak eta Udalari proposamenak egiteko aukera izango dute bi orduko saioetan. Atzo, martitzena, eratu zen lehenengo Haurren Kontseilua. «Esperientzian parte hartuko duten haurrentzat pertsona eta herritar gisa trebatzen lagunduko dien ahalduntzeko» eta Udalak «bere jardueretan haurren begirada txertatzeko» aukerak eskainiko ditu atzo, martxoak 29, Galdakaon osatu zen Haurren Kontseiluak. Lehenengoz osatu da ekimen hau Galdakaon, Derrigorrezko Lehenengo Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailatako ikasleekin. Galdakao