Aktualitatea 

Gaur hasiko dira Lapurdi kalean espaloiak handitzeko eta argia hobetzeko lanak

2022-03-23
ObrakBINKE / 2022ko martxoa Gaur hasiko dira Lapurdi kalean espaloiak handitzeko eta argia hobetzeko lanak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Earth Ganekogorta kaleko lanak bideratuta, Lapurdiko lanei ekingo die Galdakaoko Udalak gaur bertan. Espaloiak handitu egingo dira eta argiteria hobetu, besteak beste. Urtarrilaren 31n, Galdakaoko Udalak Ganekogorta eta Lapurdi kaleetan espaloiak handitzen, argiteria hobetzen eta beste hainbat lan hasiko zituela argitaratu genuen. Ganekogorta kalerarekin hasi ziren, eta behin kale horretako lanak bideratuta, Lapurdi kalekoak hasiko dira gaur. Lan hauen helburua «galdakoztarren bizi kalitatea hobetzea» da, Udalaren esanetan, kale hauek «oinezkoentzako atsegin eta erosoago» bihurtzea, alegia. Horrela ba, gaur eguaztena —martxoak

Boikota sufritu izana salatu du Ganguren Mendi Taldeak

2022-03-22
PolemikaBINKE / 2022ko martxoa Boikota sufritu izana salatu du Ganguren Mendi Taldeak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ganguren Mendi Taldea Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak udalerriko zenbait mendi-tontorretan jarritako plakek boikota sufritu izana salatu dute. Plaka hauek, Binkek jasotako argazkietan ikus daitekenaren arabera, Arteta auzoan jarritakoak dira. Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeak, bere 75. urteurrenaz baliatuz, 2020ko otsailan udalerriko mendietan plaka informatiboak jarri zituen, tontor bakoitzaren izena eta altuera ageri direla. Plaka horietan, aldiz, elkartearen logoa ere ageri da, eta Arteta auzo usansolotarreko plaketan irudi hori ezabatu izana salatu du mendi taldeak. Artetagana (340 m.) eta Antzuloaga (San Anton Txikerra izenez ezaguna, 317

ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan

2022-03-22
Pentsiodunak MartxanBINKE / 2022ko martxoa Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Galdakaoko Pentsiodunak Martxan plataformak 50 hilabete bete zituen atzo asteleheneroko protestan, eta atzoko manifestazioa euren aldarrikapenei erantzun ez dieten banketxeetara joateko baliatu zuten. Bertan izan zen Julio Legarretaetxebarria Binkeko argazkilaria; hemen zenbait argazki! Urtarrilean lau urte bete zituen Pentsiodunak Martxan plataformak. Geroztik, euri zein eguzki, hotz zein bero, Kurtzeko plazako kioskoaren bueltan elkartzen dira astelehenero. Horrela, 50 hilabete bete zituzten atzo protestan, martxoaren 21ean. Plataforma honen aldarrikapenen artean, pentsioak 1.080€ko gutxieneko kopurura igotzea da. Azken aldian, ordea, beste aldarrikapen batek ere hartu

Galdakaoko EasyGas gasolindegia erregai gabe geratu da gaur

2022-03-21
Garraiolarien grebaBINKE / 2022ko martxoa Galdakaoko EasyGas gasolindegia erregai gabe geratu da gaur TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Earth Garraiolariek gaur astebete hasi zuten greba, eta Bizkaiko gasolindegiak ere hasi dira horniketa gabe geratzen: lehenengoetako bat Galdakaoko EasyGas izan da. Gasolina eta diesel barik geratu da goizeko lehenengo orduan. Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkarteak lasaitasuna eskatu du, kasu bakarrenetakoa izan delako. Astebete egin dute gaur, astelehena 21, garraiolariek greban. Eta Bizkaiko gasolindegiak horren ondorioak nabaritzen hasi dira dagoeneko. Goizeko lehen ordutik, «Low cost» kateko hiru gasolina-zerbitzugunek ezin izan dute erregairik eman. Euretariko bat Galdakaokoa izan da, EasyGas izenekoa, Erletxe eta Kortederra bitartekoa.

Lamintxu ez da desagertuko, erreleboa baitago

2022-03-21
GazteriaBINKE / 2022ko martxoa Lamintxu ez da desagertuko, erreleboa baitago TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Lamintxu Gazte Asanblada Lamintxu Gazte Asanbladak jende berri eske bideoa argitaratu zuen martxoaren 10ean, taldearen desagertzeaz ohartaraziz bestela. Bada, bideoaren eraginez eta domekako herri erakusketan, 20 gazte inguru gerturatu dira taldera. Dena ondo bidean, Lamintxuk aurrera jarraituko du. Usansoloko Lamintxu Gazte Asanblada orain dela 15 urte sortu zen, urtero gazteriarentzako hainbat ekintzak antolatu gurean eta «herriko kaleak piztu» nahian. Martxoaren 10ean talde honek bideo bat publikatu zuen bere Instagrameko kontuan gazteriaren arreta eske. Bideo horretan azken urteetako Lamintxuko kideek azaltzen zuten urte asko izan direla kide

ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur

2022-03-20
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur ARGAZKIAK: Unai MoránTESTUA: Jon Gomez Garai Goiz eguzkitsua lagun, 215 kirolarik hartu dute parte gaur Duatloi Txikiaren seigarren edizioan, inoizko partaide kopururik handiena. Bertan izan da Unai Morán argazkilaria, eta 12 argazki hauek utzi dizkigu. Iazko egun euritsuaren eta partaide mugaren parean, aurtengo Duatloi Txikiak bestelako aurpegia izan du gaur: goiz eguzkitsua eta gaztetxo andana, partaide muga barik. Horrela ba, 215 kirolari batu ditu Galdakaoko Duatloi Txikiaren seigarren edizioak gaur. Kopuru historikoa, inoiz ez baita hainbeste kirolari batu izan aurreko bost edizioetan. Bizkai kalearen ingurumariak eten egin

Kurtzeko frontoia aurretik hitzordurik eskatu gabe erabili daiteke

2022-03-18
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Kurtzeko frontoia aurretik hitzordurik eskatu gabe erabili daiteke TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: i3 estudioa Adiskide eta Orma Bi pilota elkarteen ohiko entrenamenduetatik eta Gandasegi eskolaren Heziketa Fisikoko klaseetatik kanpo, Kurtzeko frontoia libre dagoen guztietan erabili ahal izango da pandemia aurreko garaietan bezala: aurretik hitzordurik eskatu barik. Pandemia aurreko arauetara itzuli da gaur Kurtzeko frontoia. Lehen, aurretik hitzordua eskatu behar zuen erabiltzaileak libre zegoenean ere, argia izan eta ateak ireki ahal izateko. Gaurtik aurrera ordea, libre dagoenean erabil daiteke, aurretik hitzordua eskatzeko beharrik gabe. Galdakaoko Udalak ohar bidez azaldu du hala erabiltzen zela frontoia pandemiaren aurretik, «baina,

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek errepideak moztu zituzten

2022-03-18
OsakidetzaBINKE / 2022ko martxoa Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek errepideak moztu zituzten TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: TGEEZ-ko langileak Atzo goizeko zazpirak aldera ospitale azpiko errepideren batetik ibilgailuarekin ibili bazinen, akaso sufrituko zenuen trafiko arazorik. Labeako ospitalean dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileak izan ziren errepide nagusia moztu zutenak. Hemen kontatu dizugu zergatik. Iazko otsailean iragarri zuen Binkek Labeako ospitalean dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileek mobilizazioak hasi behar zituztela, abenduan berriz, mobilizazio horiek greba egunetan bilakatu ziren. Eta oraindik euren aldarrikapenarekin jarraitzen dute. Atzo, esaterako, iaz egin zuten antzera, errepidea ebagi zuten. TGEEZ-ko

Greba mugagabea bertan behera utzi dute Maxameko langileek

2022-03-17
Langile borrokaBINKE / 2022ko martxoa Greba mugagabea bertan behera utzi dute Maxameko langileek TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Maxameko langileek greba mugagabeari amaiera ematea erabaki dute gaur bertan, aldeko %70eko botoekin. Horrela, 30 eguneko lanuztea amaitu eta bihar 06:00etako lehenengo txandarekin itzuliko dira lantegira. Zuzendaritzak egindako azken proposamena —langileek onartutakoa— batu du Binkek ondoko albistean. Bigarren bozketa egin gura izan dute sindikatu nagusiko kideek —UGT-koek— gaur goizean egindako langileen arteko asanblada informatiboan. Horrela ba, Asanblada Orokorrik ez egitea adostu eta bigarren bozketa antolatu dute arratsalde bererako. Greba mugagabean jarraitu ala ez bigarrenez bozkatu ahal izan dute Maxameko langileek, eta

EGITARAUA | Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon

2022-03-17
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022 Apirilaren 1ean Galdakaotik eta apirilaren 6an Usansolotik pasatuko den 22. Korrikarako motorrak berotzeko, hilabete honen amaieran hasiko dira ospakizun ekitaldiak. Hemen batu ditu jarduera guztiak Binkek: Amurriotik ekingo dio bideari martxoaren 31an eta Donostian bukatuko du apirilaren 10ean AEK-k antolatutako 2022ko Korrikak. Gure herriei dagozkien egunez gain —apirilak 1 eta apirilak 6—, Korrika Kulturala antolatu da Galdakaon eta Usansolon beste hainbat egunetan, hain zuzen ere, apirilaren lehenengo eta bigarren asteetan. Hurrengo hau izango da Galdakaon eta Usansolon Korrikaren harira antolatutako egitaraua: GALDAKAO Martxoak 31,

Barikuan mobilizazioa egingo dute Osakidetzako langileek Labeako ospitalean

2022-03-16
OsasungintzaBINKE / 2022ko martxoa Barikuan mobilizazioa egingo dute Osakidetzako langileek Labeako ospitalean TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Martxoaren 18rako, barikua, Osakidetzako bost sindikatu nagusiek mobilizazioak deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bina osasun zentrotan. Bizkaikoetariko bat Labeako ospitalean izango da, 11:00etan. Joan den hilaren amaieran, Osakidetzako langileek bi greba egun egin zituzten, kontzentrazio eta mobilizazioak tarteko. Greba eta mobilizazio horien helburua «negoziaziorik ezaren eta Osakidetzak ezarri duen akordioen ez betetzeen egoera desblokeatzea», sindikatu deitzaileen arabera, «hamar urte baino gehiago diralako negoziazio ezaren ondorioz osasun publikoa oso egoera ahulean dagoala». SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, lehen mailako

Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik

2022-03-16
Lan-gatazkaBINKE / 2022ko martxoa Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Atzo eta gaur artean, greba mugagabean dauden Maxameko langileen inguruan ertzainen presentzia nabarmen igo da berriz. Horixe «modu umoretsuan» salatzeko bideoa grabatu zuen atzo langileetariko batek, eta gaur horrexegatik identifikatu dute ertzainek. Langilearekin hitz egin dugu, baita berak grabatutako bideoa argitaratu ere. Maxameko langile grebalariek lanuztearen 29. eguna bete duten honetan, gaur martxoak 16, Ertzaintzak langile bat identifikatu du. Identifikazioaren arrazoia, langile honek Binkeri aitortutakoaren arabera, atzo poliziak hedatzen eta kokatzen ari direla bideoz grabatu eta haurren musika jarri izana omen

situs togel

situs toto