Aktualitatea 

BIDEOA | Gaur 50 ukrainar iritsi dira Bilbondora, gerratik ihesi

2022-03-16
GerraBINKE / 2022ko martxoa Gaur 50 ukrainar iritsi dira Bilbondora, gerratik ihesi TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Beraien herrialdetik ihesi, 50 ukrainar goizeko 08:00 pasatxo iritsi dira gaur Bilbondo merkataritza-gunera. Denek dute harrera-etxea hemen, baina ez dira iritsiko diren bakarrak. Horren aurrean, Galdakaoko Udalak, GBGEk eta CEARek etxe hutsak dituztenei dei egin diete, ukrainar errefuxiatuak hartu ditzaten. Erakundeek jakinarazi dutenari kasu eginez gero, martxoaren 10ean iritsi zen Galdakaora gerratik ihesi zetorren lehenengo familia ukrainarra. Hala adierazi zuen Udalak eta horrela kontatu zuen Binkek beheko albistean. Gaur aldiz, martxoak 16, berrogeita hamar ukrainar iritsi dira Bilbondo merkataritza-gunera. Goizeko zortziretan ziren

Irakurzaletasuna sustatuko dute Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan

2022-03-15
LiteraturaBINKE / 2022ko martxoa Irakurzaletasuna sustatuko dute Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Copyleft EpicStockMedia Martxoaren 22tik ekainaren 9ra bitarte umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen bereziak egingo dituzte Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan, Udalak eta Argizai Eskaut Taldeak. Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko eta Aperribaiko zein Usansoloko liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko ekimen bereziak jarriko dituzte abian. Ekimenok umeei zuzendutakoak izango dira. Ekimen berezi hauek Galdakaoko Udalak Argizai Eskaut Taldearekin batera antolatu ditu hiru liburutegietan zehar, martxoaren 22tik ekainaren 9ra bitarte. Hauek dira antolatutako ekintzok: Storycubes, sortu zure ipuina!Torrezabaleko liburutegian, martxoaren 22an, 17:30etik 18:30era. 23an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Eta martxoaren

Desanexio Jaia antolatu dute asteburu honetarako Usansolon

2022-03-15
Segregazio prozesuaBINKE / 2022ko martxoa Desanexio Jaia antolatu dute asteburu honetarako Usansolon TESTUA ETA ARGAZKIA: Naia Bergaretxe Sarria Martxoaren 27an egingo da Usansoloren segregazioaren inguruko herri-galdeketa, eta horren harira, Usansolo Herriak «beroketa-ekitaldiak» antolatu gura izan ditu asteburu honetan. Segregazio prozesua abian dagoela, martxoaren 27an egingo da Usansolon herri-galdeketa, Usansolo udalerri independente izatearen alde edo kontra bozkatu ahal izateko. Giroa berotzeko, ekitaldi ezberdinez osatutako programa antolatu dute Usansolo Herria alderdiko kideek martxoaren 19 eta 20rako, herri-galdeketa burutu aurreko astebururako. Zapatuan, martxoaren 19an, egun osoko jaialdia antolatu dute: Zirkun Zirkoaren ikuskizuna goizean zehar, kalejira, herri bazkaria —egunean bertan hartu ahalko dira doako

Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok

2022-03-15
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Baiko Pilota Usansolo Esku Pilota Taldeak lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du apirilean, eta finala maiatzaren 7an. Kirol honetan federatuta ez daudenek eta profesionalak ez direnek hartu ahalko dute parte. Gaur da, martxoak 15, izena emateko azken eguna. Esku-pilota maite duten herritarrek, baina txapelketak jokatzeko ohitura ez dutenek, aukera berria izango dute aurrerantzean Usansolon: lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia. Bikoteka hartuko dute parte kirolariek eta hilabete honetako azken zapatuan hasiko da txapelketa. Hauek datak: martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 30ean 17:00etan Unkina plazako frontoian jokatuko dira

DHL paketeria zerbitzuko konpainiak lantegi berria inauguratu du Galdakaon

2022-03-14
EkonomiaBINKE / 2022ko martxoa DHL paketeria zerbitzuko konpainiak lantegi berria inauguratu du Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: DHL Express DHL Express paketeria eta mezularitza zerbitzuko konpainiak martxoaren 10ean Galdakaon inauguratu zuen 6.684 metro karratuko lantegi berria, orduko 2.500 pakete kudeatu ditzakena eta EAEko zein Gaztela eta Leongo zutabe nagusi izango duena. Paketeria eta mezularitza zerbitzuko DHL Express enpresak Galdakaon inauguratu du bere instalazio berria. Hala, inguru honetan duen posizioa indartu du, Euskadiko eta Gaztela eta Leongo merkataritza-jarduerarako funtsezko lotune gisa. Azpiegitura honek 3.606.000 euroko zuzeneko inbertsioa dakarrela adierazi zuten martxoaren 10ean egindako inaugurazioan. Itzaga industrialdean dago kokatuta instalazio berria. Gune

Arantza Gallastegik arbitratu zuen Bartzelonari ligako titulua eman dion partida

2022-03-14
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Arantza Gallastegik arbitratu zuen Bartzelonari ligako titulua eman dion partida TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Bartzelonari ligako zazpigarren titulua matematikoki eman zion norgehiagoka Arantza Gallastegi galdakoztarrak arbitratu zuen atzo, txartelik gabeko baina polemika bateko partidan: Bartzelona, 5 – Real Madril, 0. Atzo jokatu zen, domekaz, Primera Iberdrola ligako Bartzelona-Real Madril norgehiagoka Kataluniako Johan Cruyff estadioan. Emakumezkoen futbolaren lehenengo mailako norgehiagoka hau Arantza Gallastegi epaile galdakoztarrak arbitratu zuen. Aise gailendu zitzaion Bartzelona taldea Real Madrili, 5.430 ikusleren aurrean, 5 eta 0 irabazi ostean. Garaipen honekin Bartzelonak matematikoki ligako titulua irabazteko txartela eskuratu zuen. Ligako hirugarren titulua

Oinarin Dantzari Taldeak 25. urteurrena ospatuko du maiatzean

2022-03-13
KulturaBINKE / 2022ko martxoa Oinarin Dantzari Taldeak 25. urteurrena ospatuko du maiatzean TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Oinarin Dantzari Taldea Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak 25 urte beteko ditu ikasturte honetan eta ospatzeko ekitaldi berezia antolatzen ari da maiatzaren 21eko astebururako. Horretarako deialdia zabaldu dute. Urteurrena ospatzeko jaia antolatzen ari dira Oinarin Dantzari Taldeko kideak, eta oraindik maiatzaren 21eko programa itxita ez dagoen arren, helburu printzipala dantzari ohiak eta oraingo dantzariak elkartzea da, eta denok batera dantza ikuskizun bat eskaintzea. Horretarako, deialdia zabaldu dute, dantzari ohiak animatu daitezen eta ospakizun honetan parte hartu dezaten. Apirilaren 8ra arte zehaztu da izena emateko epea,

Gaur iritsiko da Galdakaora Ukrainatik ihesi doan lehenengo familia

2022-03-10
GerraBINKE / 2022ko martxoa Gaur iritsiko da Galdakaora Ukrainatik ihesi doan lehenengo familia TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Reuters agentzia Errusiak Ukrainaren aurkako gerra hasi zuenetik, milioika ukrainar beraien herrialdetik ihesi dabiltza. Horietariko lehenengo familia gaur arratsaldean iritsiko da Galdakaora. Udalak egingo dio harrera. Migrazio zinegotziak etxebizitza hutsak dituzten herritarrei dei egin die, ukrainar errefuxiatuak hartzera animatzeko. Errusia Ukraina bonbardatzen hasi zenetik, milioika batzuk ukrainar dabiltza euren herrialdetik ihesi. Bigarren Mundu Gerratik eman den exodorik handiena bizitzen ari da Europa, eta gehienak Poloniako mugetatik ari da Ukrainatik ihesi; bertatik Europan barrena errefuxiatzeko. Ihes egiten ari diren gehienak emakumeak, haurrak eta adineko

Maxameko langileek greban jarraituko dute %53,9aren babesarekin

2022-03-10
Langile borrokaBINKE / 2022ko martxoa Maxameko langileek greban jarraituko dute %53,9aren babesarekin TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Martxoaren 8an lehergaien lantegiko langileek bozketa egin zuten, grebarekin jarraitu ala ez erabakitzeko, eta langileen %53,9 greban jarraitzearen alde agertu zen. Lantegiko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari bidalitako azken barne-dokumentura sarbidea izan du Binkek, langileei egindako azken proposamena ezagutzeko. Maxam lehergaien enpresako langileen gehiengo nagusiak otsailaren 16an hasi zuen greba mugagabea, kirol-kartutxo eta polboraren atala —Outdoor izenez ezaguna— ixteko proposamena egin baitu lantegiko zuzendaritzak. Atzo, martxoak 8, hogeita bat egun egin zituzten lantegira sartu gabe, eta lehenengo bozketa egin zuten: lanera itzuli ala ez.

Unkinako igerilekurako sarreran berogailuak jartzen hasi dira

2022-03-09
LanakBINKE / 2022ko martxoa Unkinako igerilekurako sarreran berogailuak jartzen hasi dira TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Euskadi.eus Asteon hasi dira, iazko aurrekontu parte-hartzaileetan zenbait herritarrek eskatu bezala, Unkina kiroldegiko eskailerak berotzeko lanak. Zortzi astez iraungo dutela aurreikusten da eta albiste honetan kontatu dugu zenbateko aurrekontua izango duten eta zenbat fasetan egingo diren. Unkina kiroldegi usansolotarreko igerilekuaren sarrera hotza dela aitortu zuten iazko aurrekontu parte-hartzaileetan zenbait herritarrek. Igerilekura —eta honen aldageletara— sartzeko kiroldegiko sarrera dauden eskaileretan korrontea sortu eta tenperaturaren kontraste handia sortzen dela salatu izan dute erabiltzaileek. Horregatik, Galdakaoko Udalak berogailuak jarriko ditu. Asteon hasi dira Unkinako eskailerak berotzeko lanak eta

Ukrainar herriari babesa adierazteko dozenaka lagun batu da Galdakaon

2022-03-09
GerraBINKE / 2022ko martxoa Ukrainar herriari babesa adierazteko dozenaka lagun batu da Galdakaon ARGAZKIA: EAJ GaldakaoTESTUA: Jon Gomez Garai EAJk, PSE-EEk eta atxiki gabeko zinegotziak 40 lagun ingururekin batera, eta EUDELen deialdiari jarraituz, «Ukrainari gure herriaren babesa eta Errusiaren inbasioaren aurkako gaitzespena adierazteko» elkarretaratze isila egin dute gaur, eta «Udalak horretarako deialdirik egin ez izana» salatu. Vladimir Putin presidentearen aginduz Errusia Ukraina modu bortitzean erasotzen hasi zenetik 14 egun pasa dira. Erasoek eta heriotzek ez dute etenik, eta negoziaketa-prozesuan ari badira, adituek diote gerrak ez duela epe laburrean amaitzeko itxurarik. Horren aurrean, hamaika izan dira nazioartean deitu diren elkarretaratze, manifestazio

BIDEOA | Emakumeen Plazari Benita Aboitiz izena jartzeko proposamena egin dute

2022-03-09
FeminismoaBINKE / 2022ko martxoa Emakumeen Plazari Benita Aboitiz izena jartzeko proposamena egin dute TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Usansoloko Emakumeen Plazari Benita Aboitiz izena jartzeko proposamena egin zuen atzo herriko mugimendu feministak, eta horretarako tramiteak ere hasi dituzte. Emaitzak bidean, eta martxoaren 8az baliatuz, atzo omenaldia egin eta aurrerantzean Aboitizi gorazarre egingo dion plaka jarri zuten plaza horretan bertan, bere senideak lekuko direla. Galdakaoko Udalak herritarrek emakumeen izenak edo hauekin lotutakoak proposatzeko deialdia hasi zuen 2016an. Horren lekuko da Usansoloko Emakumeen Plaza, Ibaizabal parean, Oletxe eta Pertxin Bidearen artean dagoen eremua. Orain, plaza horri Benita Aboitiz izena jartzeko proposamena

situs togel

situs toto