Gazte konpartsaBINKE / 2022ko otsaila Sagardotegira irteera antolatu du Zizpak martxoaren 26rako TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Oiarbide sagardotegia Bere 25. urteurrena ospatzeko, otsailean inauterietarako gaia proposatu du Zizpa gazte konpartsak, eta martxorako sagardotegiko irteera. Tiketak arin ari dira saltzen, eta albiste honetan batu ditugu egun horri lotuta jakin beharreko asko. Hogeitabost urte betetzen ari da aurten Zizpa gazte konpartsa galdakoztarra. Horretarako, Binkek urtarrilaren 15ean bideo bidez argitaratu zuen prentsaurrekoan Zizpako kideek adierazi zuten bezala, hilero ekintzaren bat egiteko asmoa dute. Otsaileko ekintza inauteriak izango dituzte zizpakideek, hilaren 25 eta 26an, eta mozorrotzeko gaia ere proposatu dute: zinema. Horren bueltan mozorrotuko