Aktualitatea 

Lapurdi eta Ganekogorta kaleetako espaloiak handitzen hasiko dira

2022-01-31
LanakBINKE / 2022ko urtarrila Lapurdi eta Ganekogorta kaleetako espaloiak handitzen hasiko dira TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Maps Adi gaurtik aurrera Ganekogorta eta Lapurdi kaleei, hauek eraberritzeko lanak hasiko baitira, horrek trafikoan eragingo duen aldaketarekin. Zer egingo duten eta lanean zenbat denboraz arituko diren argitu dugu hemen. Astelehen honetan, urtarrilak 31, Ganekogorta kale galdakoztarreko espaloiak handitzen, errepidearen mailarekin parekatzen eta argiteria hobetzen hasiko direla iragarri zuen iragan ostiralean Galdakaoko Udalak. Behin lan horiek aurreratuta dituztela Lapurdi kalekoekin hasiko dira, bertan ere Ganekogorta kaleko ekintzekin hasteko. Obrek iraun bitartean kale hauek itxita izango dira. Hala ere, herritarrak lasaitu gura izan ditu

ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du

2022-01-27
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Dozenaka lagun batu dira gaur Galdakaoko Iturrondo plazan, urtarrilaren 19an Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatzeko. Laugarrenez da albiste Mohamed El-bachir, Galdakao parean Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten 17 urteko argeliarra. Komunikabideek berri honen aurrean izandako hoztasuna salatu, bere senideei samina zein elkartasuna adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiari erantzukizuna eskatu diote azken egunotan zenbait eta zenbait herritarrek, eragilek eta Galdakaoko Udalean dauden zenbait alderdi politikok ere. Gaur berriz, urtarrilak 27, heriotz hori argitzea eskatu dute dozenaka lagunek Iturrondo plaza

Kirol-kartutxoak egiten dituen atala erabat itxiko du Maxam enpresak

2022-01-27
EkonomiaBINKE / 2022ko urtarrila Kirol-kartutxoak egiten dituen atala erabat itxiko du Maxam enpresak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Binkeren artxibotik, 2021eko martxoan egin zuten grebakoa Kirol-kartutxoen atalean 60 langile ditu Maxam enpresak Zuhatzuko lantegian, eta atal hau itxi gura du martxoaren 1ean Rhone Capital multinazional estatubatuarrak. Funts pribatu hau zein den eta atal honen itxieraren atzean dagoena deskubritzen saiatu da Binke albiste honetan. Lehergaien fabrika ezaguna langileen berregituratzea egiten hasi zen iaz Maxam talde osoan, eta plan horrek Galdakaoko lantegiari ere eragingo ziola sumatzen zuen bertako langileen gehiengoak. Sumatzen zuten hori errealitate bilakatu da gaur: lantegian kirolerako kartutxoak egiten dituen atala

Usansoloren segregazioaz gaur iragarritakoa «egia ez dela» salatu du EAJk

2022-01-26
LurraldetasunaBINKE / 2022ko urtarrila Usansoloren segregazioaz gaur iragarritakoa «egia ez dela» salatu du EAJk TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Binkeren artxibotik Usansolo Herria «jendearen ilusioagaz jolasten» dabilela eta gaur segregazioaren harira iragarritako berrietan «egia aitortu ez dauala» salatu du EAJk, prebarikazio-delituez ohartaraziz eta jeltzaleen proposamena luzatuz gainera. Galdakaoko Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Binkeri adierazi dio gaur Usansolo Herriak (UH), Udal Gobernuko gainontzeko alderdiekin, Usansoloren segregazioaren inguruko galdeketaren berri eman duen prentsaurrekoan adierazitakoa «ez dala egia». Ezer baino lehen, segregazioa aztertzen duen memoriaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak «ezer onartu ez duela» azaldu diote EAJko ordezkari diren Fernando Izagirrek eta Aintzane Urkizak hedabide

Mohamed El-bachirren heriotzaren aurrean adierazpena egin du Galdakaoko Udalak

2022-01-26
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Mohamed El-bachirren heriotzaren aurrean adierazpena egin du Galdakaoko Udalak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Mohamed El-bachir 17 urteko gaztearen heriotzaren aurrean Udalak, bere samina eta elkartasuna adierazteaz gain, bere laguntza eskaini zuela eta bere «eskumenetan dagoen guztia» egingo duela iragarri du alderdi gehienek sinatutako adierazpen honen bidez. Urtarrilaren 19an, eguaztenez, Ibaizabal ibaian 17 urteko Mohamed El-bachir gazte argeliarra hil zen eta horren berri eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak hiru egun geroago, hilaren 22an. Heriotz horrek oihartzuna izan zuen inguruko eta baita Espainiako hedabideetan ere, eta El Correo egunkariak argitaratu zuenaren eraginez «lapurretan ihesi» zioala

BIDEOA | Usansolok galdeketa ofiziala martxorako iragarri du

2022-01-26
LurraldetasunaBINKE / 2022ko urtarrila Usansolok bere segregazioa erabakitzeko galdeketa ofiziala martxorako iragarri du TESTUA ETA BIDEOA: Jon Gomez Garai Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloren segregazioa aztertzen duen memoria onartu berri, martxoaren 20 edo 27an galdeketa ofiziala egin gura duela iragarri du Usansolo Herriak gaur, Udal Gobernuko gainontzeko alderdien babesean. Usansolo udalerri izateko militantzia antolatua orain 34 urte hasi zen, «eta orain arte lau sasoi desberdinetan udalerri izateko aukera izan badogu be, borondate politikorik ez da egon», adierazi dute gaurko prentsaurrekoan Iñaki Urgoitik eta Agustin Aizpuruk, Usansolo Herriak Galdakaoko Udalean dituen bi zinegotziek. Baina behin Usansolo Herria (UH) Udal Gobernuan dagoela —EH

«Bidegorria Galdakaora orain» exijitzeko laugarren martxa antolatu dute

2022-01-25
MugikortasunaBINKE / 2022ko urtarrila «Bidegorria Galdakaora orain» exijitzeko laugarren martxa antolatu dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Biziz Bizi taldea Galdakao eta Bilbo lotuko dituen bidegorria exijitzeko ekimenaren laugarren edizioa antolatu du zapatu honetarako Biziz Bizi taldeak, Bilbotik Galdakaora. Bizkai «ziklistagoa» egiteko eta erakundeek «agindutakoa betetzea» eskatuko dute laugarrenez datorren zapatuan, urtarrilak 29. Urteko lehenengo bizikleta-martxa izango da hau eta, beste behin, Biziz Bizi ekimenak antolatu du. Bilbo eta Galdakao batuko dituen bidegorri bat «Nerbioi eta Ibaizabaletik premiazkoa» dela oihukatzeko ibilbidea Bilbon hasiko da zapatuan, 11:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren parean, hiriko kale nagusian. Oraingoan baina, aurrekoetan ez bezala, ibilbidea

Click&Click elkartea Binkerekin kolaboratzen hasi da

2022-01-25
ArgazkilaritzaBINKE / 2022ko urtarrila Click&Click elkartea Binkerekin kolaboratzen hasi da TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Click&Click elkartea Click&Click argazkilarien elkarteari erronka bat jarri dio Binkek: gai bat ardatz eta inspirazio hartuta, hilero taldeko argazkilari batek ateratako argazkien bilduma bat argitaratuko dugu, bai paperezko edizioan zein digitalekoan. Gure herrietan argazkilaritzarekiko zaletasun handia badago ere, 2018ra arte ez zen Galdakaon horrekin lotutako elkarterik sortu. Baina urte horretan bai, zale batzuk elkartu eta euren zaletasunari lotutako ekimenak antolatzen hasi ziren Click&Click elkartearen izenpean —taldeari egindako lehenengo elkarrizketa argitaratu zuen Binkek 2018ko uztailean—. Hiru urteko bide horretan, hainbat izan dira elkarteak antolatu dituen ekintzak, bai

Mohamed El-bachir gaztearen heriotza argitzeko mobilizazioa deitu dute

2022-01-24
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Mohamed El-bachir gaztearen heriotza argitzeko mobilizazioa deitu dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Eguaztenean Ibaizabal ibaian hilik agertu zen adingabekoaren atzean nor eta zergatik zegoen prentsaurrean argitu dute gaur Elkarlaguntza Sareak eta Arratiako Harrera Sareak. Horrekin batera, Aldundiari erantzukizuna eskatu eta Mohamed El-bachir gaztea omentzeko elkarretaratzea deitu dute ostegunerako. Hemen batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren zortzi argazki. Pasa den zapatuan, urtarrilak 22, data horren aurreko eguaztenean Ertzaintzak Ibaizabal ibaian adingabeko baten gorpua aurkitu izana argitaratu genuen komunikabide askok. Hildako adinez txikiko hori Mohamed El-bachir zen, 17 urteko gaztea. Ordea, komunikabideetan «gure herriko gazte baten desagerpen

Julen Gabiria Maus komiki historikoa itzultzen ari da

2022-01-24
LiteraturaBINKE / 2022ko urtarrila Julen Gabiria Maus komiki historikoa itzultzen ari da TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Julen Gabiria idazle eta itzultzaile galdakoztarraren etxeko estudioan sartu da Binke, komikigintzaren barruan eleberri grafikoen abiapuntutzat hartzen den Maus liburua euskarara itzultzen ari denaren berri jasotzeko. Bere ohiko lanpostuan bi hilabeteko eszedentzia eskatu du Julen Gabiria idazle eta itzultzaile galdakoztarrak, naziek juduen aurka egindako jazarpena gai nagusi duen Maus komiki historikoa euskarara itzuli ahal izateko. Sortzez ingelesez sortu zen liburu edo eleberri autobiografikoa da Maus, Art Spiegelman suediar-estatubatuarrak egindakoa, 1977an atalka kaleratzen hasitakoa eta 1991n amaitutakoa. Komiki eran argitaratutako lana izan zen Maus, eta

Ahoztar Zelaieta kazetariak «Residencias S.A.» liburua aurkeztuko du Galdakaon

2022-01-24
KazetaritzaBINKE / 2022ko urtarrila Ahoztar Zelaieta kazetariak «Residencias S.A.» liburua aurkeztuko du Galdakaon ARGAZKIA: TxalapartaTESTUA: Jon Gomez Garai Zaharren egoitzetako «pribatizazioaz» eta pandemiaren aurretik zein ostetik «sektore honetan eragindako kalteez» arituko da Ahoztar Zelaieta, eguen honetan Galdakaoko Ganguren tabernan. Ahoztar Zelaieta kazetariak (Bilbo, 1972) «Residencias S.A., el negocio de los cuidados en Euskal Herria» (Txalaparta, 2021) liburua aurkeztuko du eguen honetan, urtarrilak 27, Ganguren tabernan 19:30ean. Zaharren egoitzetako sektorean eman den «pribatizazioaren kronologia» laburbiltzen du liburuak, Zelaietak berak azaltzen duen bezala, «Euskal Herrian pribatizazio prozezu honetaz enpresa pribatuak onuratu» baitira. Horrela ba, egoitza batean bizi diren pertsona batzuen matxinadaren fikzio

Argindarraren prezio igoeraren inguruko hitzaldia antolatu du Berdez Bizik

2022-01-24
EkologismoaBINKE / 2022ko urtarrila Argindarraren prezio igoeraren inguruko hitzaldia antolatu du Berdez Bizik TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Sukar Horia «Klima larrialdiari aurre egiteko neurriak» eta ekologismoa oinarri duen hitzaldia antolatu dute «Sukar Horia» elkartearen eskutik Herriko Bentan Berdez Biziko kideek. Orain dela bi urteko urtarrilean Muskizeko Petronorren —petroleogintza enpresaren— aurrean ezagutzera eman zuen Bilboko elkarte honek, Ekologismoa eta honen barnean dauden hainbat «azpimugimendu» ditu helburu, esate baterako, ekofeminismoa eta agroekologia. Azken urteko argindarraren prezioaren igoera dela eta, urtarrilaren 25ean 19:00etan izango dira «Sukar Horia» taldeko kideak Herriko Bentan gaur egungo egoera ekologikoaren eta «hartu behar diren beharrezko neurrien» inguruan berriketan.

situs togel

situs toto