BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Astrologia kontsulta bat ireki du Fran Sierrak Galdakaon

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Amaia Aldai: «Pilota galdakoztarraren egoera oso harro sentitzeko modukoa da»

Amaia Aldai: «Pilota galdakoztarraren egoera oso harro sentitzeko modukoa da»

Binke
2023-11-20
1423
0

Amaia Aldai, Adiskideko entrenatzaile berria
BINKE / 2023ko azaroa

«Galdakoztarra naz jaiotzez, eta nire lehenengo bizilekua Bengoetxen egoan»

· Amaia Aldai Gonçalves
2000, Galdakao

Lehen Hezkuntzako irakasle-ikasketak egin ditu Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitatean Amaia Aldaik, Galdakaon jaiotako dimoztarrak. Oraindik ikasten ari bada ere, dagoeneko ikastetxe batean dabil praktikak egiten. Biharko egunean akaso izango da irakasle bikaina izateagatik ezagun. Baina, gaur gaurkoz, esku-pilotan egiten ari den ibilbide oparoagatik da ospetsua Amaia Aldai, Adiskide Pilota Elkarteko entrenatzaile berria.

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Gotzon Almaraz

Esku-pilotaria, 2018ko lau eta erdiko txapelketako irabazle promozio mailan, 2021eko lau eta erdiko txapelduna elite mailan, 2023ko Hiru Hiriburuak txapelketako txapeldun izan berri… baina ikasturte honetan beste meritu bat gehitu ahal izango du bere palmaresean Amaia Aldai pilotari ezagunak: Adiskide pilota elkarteko entrenatzaile berria da. Gainera, jaiotzez galdakoztarra dela eta oraindik gure herriarekin lotura estua duela ere jakin dugu. Emakumeen esku-pilota iraultzen ari den kirolaria hobeto ezagutzeko geratu gara berarekin Kurtzea frontoian.

Adiskide esku-pilota elkarteko entrenatzaile berria zara. Lehenengo baloraziorik egiteko moduan zaude? Oso gustora hasi naz bertako umeak entrenatzen, euren bitartez asko ikasteko aukera izan dodalako hasieratik. Alde batetik, esku-pilota bizitzeko dagozan modu ezbardinak erakutsi deustiez eta beste alde batetik, umeak zelako ilusiño eta gogoakaz etorten diran entrenatzera asko harritu ninduan. Egunero dagoz gauza barriak ikasteko prest eta daukien konpromisoa oso pozgarria da entrenatzaile batentzako.

Zenbat gaztetxo entrenatzen dituzu astero? Astero maila ezbardineko haurrak entrenatzen dodaz; benjaminak, alebinak, haurren talde bi desbardin eta kadete-jubenilak dagoz. Maila asko dira eta 50 ume inguruk osatzen dabe Adiskide pilota alkartea.

Orduak sartuko dituzu ba Galdakaon! Bai! (barreka) Asteko ia arrasti guztiak Galdakaon egiten dodaz. Eta egunera hiruzpalau ordu egiten dodaz frontoian sartuta!

Hala ere, Galdakaon ordu asko egiten dituzu, baina ez Adiskidegatik bakarrik, ezta? Holan da, bai! (irribarretsu) Familia be badaukat Galdakon, bai amaren partetik, baita aitaren partetik be. Ganera ahal dodan guztietan etorten naz amama eta aititeri bisita egitera, berton bizi diralako… Eta orain, Adiskideko entrenatzailea nazenez, aukera gehiago daukat eurenera etorteko!

Jatorri galdakoztarra duzula ere esan daiteke beraz! Non egin zenituen hemen lehenengo urteak?Galdakoztarra naz jaiotzez, eta nire lehenengo bizilekua Bengoetxen egoan. Nire ahiztea Gandasegin hasi zan ikasten, baina neu —zailtasun batzuengatik— beranduago hasi nintzan eskolan, beste herri batean. Ganera, gurasoen lana zala-ta denbora asko emon dot amama eta aititen etxean, eta bertoko parkeetan eta frontoian denbora asko emon izan dot horren ondorioz.

Eta pilotari galdakoztarrekin izan duzu harremanik aurretik? Egia esan, pilotan sartu nintzanean ez neban mundu honetako inor ezagutzen baina denbora aurrera joan ahala pertsona eta pilotari ezbardinak ezagutu izan dodaz, besteak beste, Gaizka Karregal eta Jon Legorburu afizionatuen mailakoak. Azken finean, sarri egokitu jaku euren aurretik jokatzea… eta euren jarrera gugaz oso irekia izan da beti, errespetuzkoa, horregaitik eurekaz tarteka izan dodan harremana oso ona izan da.

Nola ikusten duzu esku-pilota galdakoztarraren panorama? Bertoko egoerea oso harro sentitzeko modukoa dala uste dot. Pilotari bizkaitar gitxi egoten dira enpresa profesionaletan aldi berean, eta bertoko batzuek lortu izan dabe goi-mailara heltzea. Beraz, klubean eta herrian egiten dan lana haurrentzako benetan aberasgarria dala esango neuke. Herritik edo klubetik igaro diran horrenbeste pilotari izatea gaur egungo umeentzako motibazio be bada, erreferenteak dagozalako herrian bertan. Horregaitik Galdakoko esku-pilota salbu dagoala esatera ausartuko nintzake.

Pilotari emakume ezagunik ez du utzi Galdakaoko harrobiak, bai ordea Usansolokoak. Ezagutzen al duzu Patri Espinar usansolotarra? Bai, Patri Espinar ikusteko eta beragaz egoteko aukerea izan dot. Oso kirolari aparta dala entzunda neukon baina ezagutzerakoan eta pilotan ikusterakoan harritu ninduan benetan. Bere kabuz lan egin dauan arren, lortu dauana lortzeko berezko gaitasuna daukala uste dot.

Galdakaok emakume pilotariak izateko «amu» erakargarria izan zaitezke zu. Lagungarria izan leikela uste dot, bai, emakumeok sarri kirol batean lehenengoz hasteko sasoian bildurra sentitzeko joerea izaten dogulako.

Zuri gertatu zitzaizun antzekorik? Pilotan hasteko erabakia hartu nebanean horren falta igarri neban bai, emakume erreferenterik ez neukanaz konturatu nintzan… eta emakumea izateagaitik esku-pilotan bizi behar izan nebazan egoera batzuei aurre egiteko zailtasunak izan nebazan. Gaur egun emakume erreferente asko dagoala esan leike eta horrek, zelan ez, emakume edo neska gehiago erakarri leikez.

Ba al dago neskarik Adiskideren eskolartekoetan? Bai, haurren mailan Amaiur daukagu. Oso pilotari ona da eta taldean oso ondo integratuta dago. Horrek poztasun berezi bat emoten deusta! Halanda be, lau edo bost neska be hurbiltzen jakuz frontoira, pilota probatzen dagozanak baina oraindino ez dagozanak klubean sartuta. Gauza oso positiboa da eurein kabuz probatzera animatu izana!

Zelan hartzen dute mutikoek emakume bat entrenatzaile izatea? Errespetuagaz tratatu naute lehenengo egunetik, badakie nik esandakoa egin behar dabela eta hasiera batean jarritako arauak betetzen dabez. Ez dot uste emakumea ala gizona nazen pentsatzen dabenik, eurek kirolaz gozatu eta ikasi gura dabe, besterik ez! Zuzendaritzaren eta nire partetik euren helburuak lortzeko jarri doguzan neurriak eraginkorrak dirala uste dot, eta ez dabe denborarik inbertitzen ni neska ala mutila nazen pentsatzen.

Baina badakite nor den Amaia Aldai? Hasi nintzanean, akaso, ez eben jakingo nor nintzan. Baina gaur egun klubeko haur guztiek badakie nor nazen… Lortu dodazan txapelketak be ezagutzen dabez. Entrenamenduko lehenengo egunean haur batzuek ilusioa eta emozioa transmitidu eustien, beraien entrenatzailea izango nintzala jakin ebenean.

Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, eta zuk ere aurreko erantzun batean esan duzu «zailtasunak» izan zenituela emakume izateagatik. Kirolean somatzen al duzu zuen aurkako indarkeriarik? Somatu, ikusi eta entzun egiten da kirolean emakumeen aurka dagoan indarkeria, pixkanaka aldatzen badoa be. Eta ez bakarrik kirolarietan, epaile emakumeek sufritu behar dabena askoz handiagoa be bada. Danetik entzun behar izan dot nik be, eta jaso behar doguzan komentario guztiak ez dagoz gure kiroleko jardunagaz lotuta, beti etxeko lanakaz, sukaldeagaz eta antzekoakaz lotzen gaitue.

Zelan jarraitu zenuen Espainiako futbol selekzioaren eta Luis Rubialesen artekoa? Lotsaz jarraitu neban. Futbolari ohia naz eta futbola ikustea asko gustatzen jat ganera. Egoera lotsagarria iruditu jatan, ez Jenni Hermosoren aurkako errespetu faltagaitik bakarrik, talde guztiari sortu eutson egoera guztiagaitik be. Munduko txapeldun izatea lortu ostean, hedabideetan garrantzia gehiago emoten jakon gertatutakoari, eurein lorpenari baino. Horrek pena handia sortzen deusta. Ganera selekziñoko lan-taldetik izan eben jarrera ez jatan bape gustatu. Guk, zorionez, ez doguz sekula holakoak bizi izan pilotan.

Gai goxoagoak gurera ekarrita. Kontziente zara emakume askorentzako eredu zarena? Batzutan ez banaz be, bai, kontziente naz. Hainbat neskatilen eredu gara eta pixkanaka konturatzen gabilz ez bakarrik neskena, hainbat ume mutilen eredu be bihurtzen gabiltzala. Sekula ez neban pentsauko norbaiten eredu izango nintzanik. Horregaitik nire kantxako jarrera guztiz aldatu behar izan neban eta beraien eredu izateko ahaleginak egin.

Harro egotekoa bada ba! Duda barik, harrotasuna sentitzen dot haurrak hurbiltzen jatazanean, pilota bat, kamiseta bat edo ni bezalakoa izan gura dabela esaten deustienean… Euren aurpegian ilusioa ikusteak ni be emozionetan nau. Horregaitik eurekaz beti jarrera ona izaten saiatzen naz. Neu be pilotan zeozer naz beraiei esker.

Noizko emakume profesionalak pilotan? Auskalo inoz lortuko dogun… Badakigu egoera zaila dana, baina lanean gagoz, gure maila hobetzeko eta zale gehiago erakartzeko, zale gabe oso zaila dalako emakumeak be profesional izatera heltzea.

Bide horretan lan handia egiten ari da Iker Amarika, Galdakaotik asko dabilen larrabetzuarra. Zer da Iker zuretzat? Ikerrengaitik ez balitz nik ez neuke lortu dodan ezer lortuko. Berak lortu eban barriz be neskak zuriz frontoietan ibiltea eta agian lan erreza emoten badau be, emakume horreik frontoian mantentzea eta emakume kopurua handitzea gatxa da. Hori bakarrik ez, gugaz daukan jarrera be oso ona da. Iker gure ekarpenak entzuteko prest dago beti eta ni sikieran oso eskertuta nago berak egiten dauan lanagaz. Bera barik ez litzake posible izango. Txapelketa bat bukatzen dogun bakotxean WhatsAppetik idazten deutsat, egindako lana eskertzeko.

Zelan prestatzen dituzu Master Cupeko txapelketak? Beti ilusio askogaz eta helburu beragaz, txapela lortzea. Horretarako lan asko egin behar da bai fisikoa eta bai psikologikoa be. Ez da erreza izaten goi-mailan bi aspektu horreik barik mantentzea. Entrenamenduak oso garrantzitsuak izaten dira, eta zorionez talde oso ona daukagu hauek egin ahal izateko.

Orain arte jokatutako txapelketaren bat aukeratu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? Dudak daukadaz… 2018ko lau eta erdiko promozio mailako txapela edo aurtengo hiru hiriburuetako txapela. Lehenengo txapela eskuratu ezean akaso gaur ez nintzake pilotan ibiliko eta futbolean jarraituko neuke. Baina bigarrena be berezia izan da, orain gutxikoa… Bizkaia Frontoia beteta ikusteak sortu eustazan emozioak azaldu ezinak diralako. Benetan pilotaria nintzala sentitu neban eta jendeak baloratzen gaituala.

Eta zein duzu erronka nagusi? Nire erronka nagusiena ez da txapel bat lortzea, atzetik etorriko diran neskei nik izan ez nebazan aukerak zabaltzea baizik. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Lukainka», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Eraldaketarako indar berriak

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Itziar Barrenetxea eta Maribi Zamakona: «Herrigintzatik sortu zan Eguzkibegi Ikastola»

    2016-09-16
    Binke
  • Elkarrizketak

    Miren Odriozola: «Amantalak produktu arrunta badirudi ere, berehala kopiatu ziguten»

    2019-09-01
    Binke
  • ElkarrizketakGurera etorriak

    Errefuxiatu turkiarrak: «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu»

    2019-11-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jon Azkueta: «Fisikoki kaleratu dudan lehen lana da»

    2020-12-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Raj’een Dabkeh taldea: «Palestinan sufritzen ari direnak pertsonak direla ahazten da askotan»

    2024-09-30
    Binke
  • Taldeka

    Ero: «Metala betidanik entzun dugu, eta barruan daramagu nahitaez»

    2020-02-21
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

Unibertsitatera sartzeko hautaproba egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko 12.297 ikaslek ekainaren 3tik 5era...
  • Astrologia kontsulta bat ireki du Fran Sierrak Galdakaon

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...