Gaztetxearen aldeko asteburua antolatu du Izetu Gazte Asanbladak Galdakaon

Argazkia: Izetu Gazte Asanblada.

Izetu Gazte Asanbladak gaztetxea aldarrikatzeko egitaraua antolatu du astebururako, Galdakaon. Besteak beste, mahai-ingurua, tailerrak, indaba-jana, bertso-saioa, trikipoteoa eta kontzertuak eskainiko ditu.

Gaztetxearen aldeko aldarriak mahai gainean jartzeko helburuz, egitarau berezia antolatu du Izetu Gazte Asanbladak Galdakaon astebururako.

Gaur, otsailak 27, Gaztetxeak zertarako solasaldia eskainiko du Zabalganeko gradetan, 19:00etan.

Bihar aldiz, Santi Brouard enparantzan egingo dira ekintzak. Serifragia tailerrarekin hasiko da eguna, 12:00etan, eta 15:00etan indabada antolatuko du asanbladak. Azken horretarako tiketak Kome y kalla eta Oñarte tabernetan daude salgai, 6 euroko prezioan, eta aukera begetarianoa dago.

Bazkariaren ostean, 16:00etan, Txaber Altubek eta Janire Arrizabalagak bertsoak botako dituzte, eta 18:00etan trikipotea izango da Merhezirekin. Iluntzean ordea, 21:30ean, Mikosis, Ainke eta Dj Izetuk kontzertuak eskainiko dituzte.

«Denbora asko daroagu gaztetxe barik herrien eta ordue da gazteontzako espazio bat aldarrikatzeko», nabarmendu du Izetuk.



situs togel

situs toto