Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ekintzak antolatu dira Galdakaon
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Jelena Danilovic
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak laguntzeko sortu zen Bigite elkarteak datozen hiru barikuetarako aniztasun funtzionala duten pertsonei bideratutako ekintzak antolatu dituzte Galdakaon. Zabalik dago hauetan izena emateko epea!
Bigite gizarte integratzaileen eta animatzaile soziokulturalen elkartea da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko jaio zena. Bada, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, elkarte honek datozen hiru barikuetarako ekintzak antolatu dituzte herrian.
Ekintza horiek aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutakoak izango dira, eta hauetan izena emateko aukera badago zabalik. Interesa dutenek integradorasbizkaia@gmail.com helbidean edota 682 266 861 telefonoan eman dezakete izena.
Hauek dira hilaren 11, 18 eta 25erako Bigitek Galdakaon antolatutako ekintzak:
- Azaroaren 11n, 18:00etatik aurrera, Galdakaoko Jasokundeko Ama Birjina elizara bisita egingo da Jesus Muñizek, ondare historiko-artisitikoko ikertzaileak, gidatuta.
- Azaroaren 18an, Torrezabal Kultur Etxean aniztasun funtzionala duten pertsonen topaketa egongo da 18:00etatik aurrera.
- Azaroaren 25ean, aipatutako bilerara joan diren pertsonek proposatutako ekintza eramango da aurrera, 18:00etatik aurrera.