
ARGAZKIAK | Egun osoko egitarau zabala eskaini zuen Mozoilo Egunak zapatuan, eguraldi goxoa lagun
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Ander Elordui eta Click&Click elkartea
Mozoilo Egunaren zortzigarren edizioa zapatuan antolatu zen, 13 elkarte galdakoztarren ekarpenarekin. Egitarau zabalaren 40 argazki batu ditugu ondoko albistean, hedabide honen eta Click&Click argazkilaritza elkartearen eskutik.
Mozoilo Egunaren zortzigarren edizioa antolatu da aurten, ohi den legez, ekaineko lehenengo zapatuan. Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, Binke, Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Galdakaoko Txirrindulari Elkartea, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon, Galdakao TeAyuda eta Zizpa taldeek antolatu dute elkarlanean, talde bakoitzak beretik eskainiz egun osoko egitarau anitza osatzeko.
Dantza, musika, abeltzaintza, tailerrak, bazkaria, kirolak… eta bereziki giro ona batu zuen aurtengo Mozoilo Egunak, eguraldi goxoa lagun ehunka lagunek gozatu zutena ekainaren 7an Galdakaon.
Bertan izan zen BINKE, eta Click&Click elkartearen lankidetzarekin batera, ondoko 40 argazkiak batu dituzte:







































