
ARGAZKIAK | Ibilaldia 2025 arrakastaz amaitu da Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Amaitu da honezkero Galdakaon arrakastaz antolatu den Ibilaldiaren 47. edizioa. Eguzkia lagun, ehunka lagunek gozatu dute egunean zehar herrian izan diren hamaika ekintzekin. Egun osoko argazkiak batu ditugu ondoko argitalpen bakarrean.
Egun berezia bizi izan du gaur Galdakaok Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldiarekin. Ehunka lagun bertaratu dira gure herrira Bizkaiko Ikastolen jaiaz gozatzera eta hamaika ekintzatzan parte hartzeko aukera izan dute Eguzkibegi Ikastolako, Romualda Zuloaga plazako eta Kurtzeko plazako guneetan.
Instituzioen parte-hartzea izan duen eta Pepeton antolatu den ekitaldiak eman dio hasiera jaiari. Horren ostean, besteak beste,Tor magoaren ikuskizunarekin, Motx pailazorekin, herri kirolekin, eta Zazpizar erromeriaren, Kai Nakairen, eta Oxabiren kontzertuekin disfrutatu dute adin guztietako lagunek.
Hauetako hainbat ekitzatan izan da BINKE eta jarraian batu ditugu egun osoak emandakoaren irudiak:








































































































































