ARGAZKIAK | Itzuliako Galdakao-Galdakao etapak egun historikoa utzi du gaur herrian

Argazkiak: Ander Lopez eta Javi Atxutegi.

Euskal Herriko txirrindularitzaren erdigune bihurtu da gaur Galdakao, Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etaparekin. Gure herrian hasi eta amaitu da 167 kilometroko ibilbidea, eta giro bikaina izan da etapa osoan zehar.

Eguraldia lagun, txirrindularitzaz gozatzeko aukera bikaina izan da gaur gurean, Itzuliaren Galdakao-Galdakao etaparekin. Gaurkoan 167 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, eta gure herrian izan du hasiera eta amaiera laugarren etapak.

Giroa berotzen hasteko ekitaldi berezia antolatu dute 11:45ean, Kurtzeko plazan. Ekimenean taldeak aurkeztu dituzte eta ondoren Igor AntonRamontxu Gonzalez eta Iñaki Astigarraga herriko txirrindulari ospetsuak omendu dituzte, «egindako ibilbide bikainarengatik».

Etaparen hasiera aldiz 13:30ean izan da, Plazakoetxe eta Iberluze biribilguneen artean, eta ehunka lagun batu dira inguruetan txirrindularien irteera ikusteko.

Eguneko momenturik berezienetako izan da Galdakao-Galdakao etaparen hasiera, eta baita txirrindulariak bazkalostean Juan Bautista Uriarte kaletik igaro direnean. Elorritxuetako igoerak ere ehunka lagun batu ditu oihu eta bandera artean.

Etaparen amaiera 17:30 aldera izan da Elexalden, eta Alex Aranburu gipuzkoarra izan da irabazlea lehia estu baten ostean.

Hortaz, giro ezinhobea utzi du gaurko txirrindularitza jardunaldiak Galdakaon, eta hemen batu ditu BINKEk egun historikoak emandakoaren 225 irudi.


situs togel

situs toto