Goizean goiz igaro da gaur Korrikaren 24. edizioa Usansolotik, eta beste behin, ehunka herritarrek egin dute bat euskararen aldeko ekimenarekin. Ibilbidean zehar izan da BINKE, eta hemen batu ditugu Korrikak Usansolon utzitako giroaren 32 irudi.
Gure eskualdea igaro du gaur 24. Korrikak, eta Usansolon 08:10ean sartu da euskararen aldeko martxa, Galdakaotik igaro ostean.
Labeatik sartu da Korrika eta ostean herria zeharkatu du Meatzeta, Ander Deuna eta Ibaiondotik, besteak beste.
Aurreko edizioetan bezala, ehunka herritar batu dira ibilbideko puntu ezberdinetan eta euskararen aldeko ekimenari babesa eman diote txiki eta nagusiek.
Ibilbidean zehar izan da BINKE, eta hemen batu ditugu Usansolon bizitako giroaren 32 irudi:




































