ARGAZKIAK | Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan

Euskara
BINKE / 2022ko martxoa

Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan

ARGAZKIAK: AEK
TESTUA: Erredakzioa

Galdakaoko kilometroetako lekuko guztien argazkiak bidali dizkigu AEK-k, furgonetatik bertatik ateratakoak! Zure burua ikusi duzu? Ezagunik ziur baietz!

Puntual iritsi da Korrika Galdakaora bart goizaldean. Dozenaka lagun batzuk Etxebarritik etorri dira N634 errepidea zeharkatuta korrika, Aperribaien sartzeko.

Aperribaien dozena bat lagun izan ditu, eta Bengoetxe zein Urretara bidean ehunka lagun batzen joan zaizkio ibilbide galdakoztarrean zehar, goizaldeko hirurak aldera Kortederratik Zornotzarako bidea hartu duen arte.

Hemen batu ditugu Galdakaoko kilometro guztietako lekukoak iruditan. Eta zuk, aurkitu duzu zure burua bertan?

Sufrimendu pixka bat ageri da jendearen aurpegietan —normala, goizaldeko ordu txikitan eta tenperatura hotzekin, zer gura duzu ba—, baina bereziki poztasuna nabari da, euskarak zabaldu gura duen zoriontasunaren isla.

Ikusi AEK-k Binkera bidalitako 33 argazki, kilometroz kilometro!

 
https://www.youtube.com/watch?v=byBC3UeyPcs

Albiste honekin lotuta…

https://binke.eus/egitaraua-korrika-kulturala-galdakaon-eta-usansolon/